Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

‘Euskara, bestela ez gara’ zikloa, Zumaian

Datorren asteazkenean, hilaren 14an, izango da lehen hitzaldia Oxforden eta, guztira, lau saio eskainiko dira

2018(e)ko otsailaren 10a, larunbata - 06:03etan eguneratua

Zumaia- Urtero bezala, euskararen inguruko hitzaldi zikloa antolatu du Zumaiako Udalak. Horren baitan, datorren asteazkenetik martxoaren 7ra bitartean guztira lau solasaldi antolatu dituzte. Guztiak Alondegiko Oxford aretoan izango dira arratsaldeko 18.30ean.

Aurtengo hitzaldi zikloa Euskaraldia ekimenari lotua egongo da hein handi batean eta ildo horretan azken bi jardunaldiek helburu izango dute ekimen hori abian jartzea, Zumaian Euskaraldia indarrez aurrera eramateko.

Hasteko, datorren hilaren 14ean, asteazkenean, Imanol Azkuek Euskara gara Zumaian solasaldia eskainiko du eta hilaren 21ean Kike Amonarrizek Euskarak 365 egun Zumaian izeneko hitzaldia eskainiko du. Bestalde, hilaren 28an Euskaltzaleen Topagunearen lehen saioa ospatuko eta martxoaren 7an, berriz, bigarren saioa. - A.R.

Herramientas de Contenido