Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Haurrentzako antzerki denboraldia hastera doa

Hilaren 18an Patata Tropikala taldeak ‘Azken Eguzkilorea’ ikuskizuna eskainiko du

Sábado, 10 de Febrero de 2018 - Actualizado a las 06:03h

urretxu- Zumarraga eta Urretxuko udalek haurrentzako bost antzerki emanaldi antolatu dituzte 2018rako. Lehenengo biak hilaren 18an eta martxoaren 17an izango dira.

Hilaren 18an, 17.00etan, Patata Tropikala taldeak Azken eguzkilorea lana antzeztuko du Urretxuko Labeaga aretoan. Istorio honetako protagonista desagertutako lagunak aurkitzeko mitologian murgilduko den neska bat da.

Sarrerak hilaren 18an bertan jarriko dira salgai, 5 eurotan. Pertsona bakoitzak lau sarrera eskuratu ahal izango ditu. Labeaga aretoko leihatila 16.00etan irekiko da.

Pailazoak Martxoaren 17an, berriz, Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Borobilean ikuskizuna eskainiko dute. Antzezlan hau bizikidetzari buruzkoa da. Pailazoek bi emanaldi egingo dituzte, Ederrena pilotalekuan: 16.30ean eta 18.30ean.

Pirritx, Porrotx eta Marimototsen bi emanaldi hauetarako sarrerak salgai daude jada, 7 eurotan. Pertsona bakoitzak sei sarrera erosi ahal ditu gehienez. Hilaren 16a arte Urretxuko kultur etxean egongo dira salgai: 10.00etatik 13.30era eta 17.00etatik 20.00etara.

Otsailaren 18an eta 25ean eta martxoaren 4an eta 11n, berriz, Labeaga aretoan jarriko dituzte salgai: 16.00etatik 17.00etara eta 18.00etatik 19.00etara. Ikuskizunaren egunean ere erosi ahal izango dira: Ederrena pilotalekuko leihatilan, 12.30etik 13.30era eta 15.30etik 17.00etara. - A.Z.

Herramientas de Contenido