Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Herri kiroletako erakustaldia eta Saizar sagardoaren dastaketa, Garberan

2018(e)ko otsailaren 10a, larunbata - 06:03etan eguneratua

Herri kiroletako erakustaldia eta Saizar sagardoaren dastaketa, Garberan

(Javi Colmenero)

Galería Noticia

  • Herri kiroletako erakustaldia eta Saizar sagardoaren dastaketa, Garberan

aizkora hotsak, ezustean.Harri-jasotzaileak, aizkolariak eta sagardo dastaketa. Hau guztia edozein herriko plazan gerta zitekeen, baina aurreko larunbatean ezohiko tokian ospatu zen: Garbera merkataritza-gunean, alegia. Pertsona ugariren begiradapean, Inaxio Perurena harri-jasotzaileak 270 kiloko harria jaso zuen;Aitzol Atutxa aizkolariak bi metroko enborra sei minutu eta 44 segundutan moztu zuen (erreferentziazko denbora 12 minutukoa izanik);eta Australiako probarekin ausartu zen Jokin Alkizalete aizkolaria. Kirolaren emozioak sortutako egarria asetzeko, berriz, Saizarrek sagardo dastaketa eskaini zien bertaratutakoei, tartean, Andoni Egaña bertsolariari. Argazkia: J. Colmeneto

Herramientas de Contenido