Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra
urola erdia

Elegante Egunarekin hasiko dira gaur Azpeitiko Inauteriak

Bihar mozorroen eguna izango da, goizez haurren desfilea egongo da eta gauez, helduena

2018(e)ko otsailaren 11a, igandea - 06:03etan eguneratua

Azpeitiko herritarrak Enparantza Nagusian iazko Elegante Egunean.

Galería Noticia

Azpeitiko herritarrak Enparantza Nagusian iazko Elegante Egunean.

azpeitia- Kaldereroek aurreko astean iragarri bezala, Azpeitia Inauterietan murgilduko da gaurtik asteartera bitartean. Elegante Egunarekin hasiko dira festak gaur, eta goizetik musika izango da protagonista nagusia. Izan ere, 9.00etan txistularien diana izango da eta 11.30etik aurrera Udal Musika Bandaren, Eltziegoko gaiteroen eta Incansables txarangaren kalejirak izango dira.

Eguerdian lehenbiziko elegante jantziak ikusteko aukera izango da plazan egingo den sokamuturrean. 12.30ean, berriz, artzain-inudeen ekitaldia izango da. Itsasi dantza taldeko ikuskizuna danbor-joleen, San Sebastian eguneko karrozaren eta musika eskolako ikasleen lagun-tzaz egingo dute. Gaur Erdi eta Elektrotxarangak kalejira egingo dute 23.30ak bitartean. Arratsaldean, 16.15ean zezenaren irteera girotzeko, Izarraitz txistulari taldeak eta Udal Musika bandak hainbat doinu joko dituzte eta zezenak Azpeitiko kaleak hartuko ditu arratsalde guztian zehar.

Sokamuturraren 500 urteurrenaren ekintzen baitan lehengo eta oraingo sokamutilei omenaldia egingo zaie gaur

Astelehena, berriz, mozorroen eguna izango da. Goizean 12.00etatik aurrera haurren desfilea izango da eta gauean, helduena. Ohitura den bezala, Udalak mozorro onenak sarituko ditu astelehen goizaldean. Astearte goizean azpeitiarrentzat usadio den sokamuturra egingo da plazan, 7.00etan. Arratsaldean musikaz girotuko dira herriko kaleak Irulitxa txarangaren eskutik eta haurren-tzat jolasak ere izango dira Olazko Andre Mariaren plazan. Azkenik, aurtengo Inauteriekin amaitzeko, suzko zezena izango da 20.00etan plazan.

“Ekitaldi ugari antolatu ditugu, aurten, bereziki haur zein gaztetxoentzako ekintzak indartzen eta bultzatzen saiatu gara, horiek ere festetaz gozatzeko aukerak izan di-tzaten, eta egitarau polita antolatu dugula uste dut. Festak guztiok ondo pasatzeko egunak dira. Eta horixe eskatzen dugu, ondo pasatzeko, eta ingurua eta ingurukoak zaindu eta errespeta-tzeko”, agertu du Festa batzordeburu den Mikel Ibarzabalek.

sokamuturrak 500 urteAzpeitiko sokamuturrak 500 urte bete ditu aurten eta hilabetean zehar ekintza ugari ospatu ondoren, egitaraua amaitutzat emango dute Inauteri hauetan. Honela, lehengo eta gaurko sokamutilek eta ganaduzaleek omenaldia jasoko dute gaur artzain-inudeen ekitaldian. Horrela nahi duten herritarrek parte hartu ahal izango dute omenaldian, horretarako gaur 11.00etan Plaza Txikira agertzeko deia egin du Herri Batzordeak. Omenaldia bertan hasi eta ondoren, Erdi kaletik jarraituko du. “Eguerdiko sokamuturraren ondoren, artzain-inudeen kalejiran izango dira omenduak, datarako bereziki egin diren zapiak banatu zaizkielarik”, agertu du Herri Ba-tzordeak.

Astearteko suzko zezenari 500 zenbakia piztuko zaio plazan eta bukaeran, sokamuturreko sokak moztuta oparituko dituzte sokamutilek, oroigarri gisa. - Eregi

Últimas Noticias Multimedia