Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra
Zirrikituetatik begira

Guraso gazteak

Ana Urkiza - 2018(e)ko otsailaren 12a, astelehena - 13:05etan eguneratua

Ikastetxeek, oraindik, ikasturte berrirako matrikulazio kanpaina irekita daukate. Publizitate kanpainetan nork bere onurak agertzen dituzte eta, gero, ikastetxea bisitatzen duten guraso berriei, nork bere berezitasunak agertzen dizkiete.

Bi urteko haurren gurasoak omen dira, orain, helburuko publikoa. Guraso hauek fidelizatuz gero, Batxillergoraino lotzen dituzulako familiak ikastetxera.

Guraso gazteei buruz, ordea, denetik esaten da: zorrotzegiak direla, eskakizun handikoak, eta "ustez" balore eta ideologiarekin bat egin dutenean ere, "beste" ikastetxeek dituzten onurak eskatzen dituztela. Hori dela eta, zuzendaritza bat baino gehiago aldaketa lan handiak egiten ari dira, bi urteko haurren guraso horien eskakizunetara egokitzeko.

Gaur egungo guraso gazteak martetarrak direla? Txikikerietan kontu hartzen dizutela eta ez benetan garrantzitsuak diren gaien gainean? Ez dut uste.

Gaur egungo guraso gazteek informazio andana dute. Horrek ere ez du beti haizea alde jartzen. Baina, batez ere, zailtasunak dituzte: familia izateko erabakia hartzeko, etxea ordaintzeko, lan finkoari eusteko eta bikotearen bi ordutegi ezberdinen artean seme-alaben zaintza txerta-tzeko.

Gaur egungo guraso gazteek sekula ez besteko heziketa dute eta seme-alabekikoak ere ondo egin nahi dituzte. Kontua da, erraztasunak eman behar zaizkiela guk bizitakoa berriro pairatu ez dezaten. Eusko Jaurlaritzak jarritako laguntzak ondo etorriko dira baina ez dira urritik ere nahikoak. Laguntzak behar dira bikoteak umearen zaintzarako denbora izan dezan, laguntzak lanaren murrizketarako, haurtzaindegi eskaintza zabalagoa, eta laguntzak murrizketak aita-amen lanpostuetan eraginik izan ez dezan.

Beste herrialdeek lortu dute. Behar diren laguntzak jarrita. Gure guraso gazteak ez dira martetarrak. Hemengoak baizik, hemengo umeak ekarri eta hezi behar dituztenak.

Herramientas de Contenido