Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Solana kontseilariak “Europea-España 2017” biltzarraren amaiera ekitaldian parte hartu du

Nekazaritza eta elikagaien ekoizpenarekin lotutako lanbide heziketaren inguruan hausnartu dute 10 erkidegoetako ordezkariek aste honetan INTIAn egindako biltzarrean

NOTICIASDENAVARRA.COM - Lunes, 12 de Febrero de 2018 - Actualizado a las 14:03h

Biltzarreko parte-hartzaileak Hezkuntza kontseilariarekin.

Biltzarreko parte-hartzaileak Hezkuntza kontseilariarekin. (NAVARRA.ES)

Galería Noticia

  • Biltzarreko parte-hartzaileak Hezkuntza kontseilariarekin.

Hezkuntza kontseilari Maria Solanak Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumenarekin lotutako formazioa bultzatzea helburu duen Asociación para la promoción de la Formación Agraria, Alimentaria y Medioambiental Europea elkartearen “Europea-España 2017” batzar-itxieran izan da gaur. Hainbat erkidegotako adituek nekazaritza eta elikadura sektoreko heziketa-eskaintzan dituzten esperientziak eta proiektuak elkartrukatu dituzte. Aste honetan zehar INTIAn burutu den biltzarrean izan dira Andaluzia, Extremadura, Valentzia, Murtzia, Aragoi, Euskal Autonomia Erkidegoa, Gaztela eta León, Kanariar Uharteak eta Nafarroako ordezkariak. Itxiera ekitaldian, Maria Solana Hezkuntza kontseilariak “Nafarroarentzako estrategikoa den sektore honetara motibatutako gazteak erakartzeko dugun erronka” azpimarratu du.

Gainera sektore horietako formazioak urteotan, bai teknologikoki, bai merkatuari begira moldatzeko egindako aurrerapausoak nabarmendu ditu, “gure etorkizuneko gazteak hezkuntza eskaintzaren baitan duten beste aukera bat baitira espezializazio hauek”. Nafarroako Foru Erkidegoak egun 529 ikasle ditu nekazaritza, basogintza eta elikagaien ekoizpenarekin lotutako formazioa duten ikastetxeetan: Nekazaritza eta Basogintza Zentro Integratua, San Adriango Ega DBHI eta Peraltako Ribera del Arga DBHI ikastetxeetan. “Zentro bakoitzak bere eskaintza propioa egiten du, baina elkarlanean ari dira praktika berrien aldeko apustua egin ahal izateko gazteak sektorera erakartzeko asmoz”, adierazi du Solanak. Hala, esaterako, iaz 19 ikaslek europar proiektuetan parte hartzeko aukera izan zuten.

Elkartea

Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumena formazioa bultzatzea xede duen Europea-España elkarteak, besteak beste, honako helburuak ditu: nekazaritzako formazioa hobetzea, ikasle zein irakasleek formazio teorikoa eta praktikoa jaso dezaten herrialdeen arteko trukeak antolatzea, hezkuntza programa bateratuak eta ikerketa nahiz ekintzak sustatzea landa eremuaren garapena ahalbidetzeko, agronomia-irakaskuntzarekin batera.

Herramientas de Contenido

etiquetas: nafarroa, salana