Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Rohingynentzat eta Kariberako laguntza eman du Hondarribiak

2018(e)ko otsailaren 13a, asteartea - 13:20etan eguneratua

HONDARRIBIA – Hondarribiko Udaleko Gizarte Zerbitzuen arloak larrialdirako bi dirulaguntza ematea erabaki du azken egunetan. Alde batetik, Save The Children erakundearen bitartez, Asiako Myanmar herrialdetik ihesean doazen rohingya etniako errefuxiatuak laguntzeko 3.000 euro bideratu” direla azaldu du Arantxa Berrotaran zinegotziak. Bestetik, Gurutze Gorriari 3.000 euro eman dizkio Hondarribiko Udalak, Karibeko irletan hurakanen sasoiak eragin dituen kaltetuak laguntzeko. – X.S. 

Herramientas de Contenido