Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Soraluzeko Mapa Moreari ekarpenak egin daitezke

Proposamenak otsailaren 28a bitartean egin ahal dira udal webgunean, Harrera Bulegoan edota posta bidez

Eregi - Martes, 13 de Febrero de 2018 - Actualizado a las 12:52h

Soraluze. Udalerri inklusiboagoa lortzeko helburuarekin lanean jarraitzen du Soraluzeko Udalak eta horrela, Udala prestatzen diharduen Soraluzeko Mapa Morearen dokumentuari ekarpenak egiteko epea zabaldu du dagoeneko.

Udalerria genero ikuspegitik aztertu eta herritar guztien eskura egongo diren espazio publikoak bermatzeko helburuarekin Soraluzeko Mapa Morea prestatzeari ekin zion Udaleko Berdintasun Batzordeak iazko udazkenean, herritarrekin batera aurrera eramandako parte-hartze prozesu baten bitartez. "Prozesu horretatik sortutako oinarrizko dokumentua prest dago dagoeneko eta Udal webgunean zintzilik jarri dugu herritarrek beraien ekarpenak egin ahal izan ditzaten. Aipatutako dokumentura iristeko nahikoa izango da orrialdearen eskubialdean dagoen Soraluzeko Mapa Morea izeneko banerrean klika-tzea", agertu du Udalak.

Era berean, ekarpen horiek egiteko epea otsailaren 28ra arte luzatuko dela adierazi dute eta horretarako, webguneaz gain, udaletxeko Harrera Bulegora joanez nahiz udala@soraluze.eus posta helbidera bidaliz egin ahal izango dira.

"Soraluzeko Udalak beren ekarpenak egitera animatu nahi ditu herritarrak, guztien artean udalerri inklusiboagoa egin ahal izateko", gaineratu du.

Herramientas de Contenido