Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Trapujale gaur sutara botako dute inauteriei amaiera emateko

2018(e)ko otsailaren 13a, asteartea - 13:21etan eguneratua

 LEZO – Ohiturari jarraiki, Lezoko inauteriak Asteartebeltzean amaituko dira. Gaur 15.15ean Lezo Herri Eskolako ikasleekin epaiketa txikiaren antzezkizuna egingo da Gurutze Santuaren plazan eta txokolatada ere egingo da. 19.00etatik aurrera, berriz, Trapujaleren epaiketa izango da Gurutze Santuaren plazan, sutara botako dute bere burua eta herio bidaia egingo du. Hala ere, Trapujalek lezoarrak barkatuko ditu eta datorren urtean inauterietan itzuliko dela esango die. – A.M. 

Herramientas de Contenido