Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Hernaniko liburutegian emanaldiak burutuko dira

Udalak udaberrirako kultura programazioa aurkeztu du berrikuntza ugarirekin

Aitziber Muga - Miércoles, 14 de Febrero de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Rakel Gonzalez, Koro Etxeberria eta Agurtzane Aizpuru, atzoko aurkezpenean Biterin.

Rakel Gonzalez, Koro Etxeberria eta Agurtzane Aizpuru, atzoko aurkezpenean Biterin.

Galería Noticia

  • Rakel Gonzalez, Koro Etxeberria eta Agurtzane Aizpuru, atzoko aurkezpenean Biterin.

Hernani- Hernaniko Udalak atzo udaberriko kultura programazioa aurkeztu zuen eta berrikuntza nabarmenak dakartza. Esaterako, lehenengo aldiz literatur atala sartu da programa barruan.

Rakel Gonzalezek, udal liburutegiko arduradunak jakitera eman zuenez, ohiko eta ez ohiko ekimenak antolatu dira datozen hilabetetarako eta ekitaldi guztiak, ahozko narrazioko tailerra eta ipuin kontaketak ezik, liburutegian burutuko dira. “Honela, liburutegiak beste ikuspegi bat duela ezagutzera eman nahi dugu: ikuspegi ludikoa”, azaldu zuen.

Literatur atalari dagokionez, berrikuntzen artean ahozko narrazio eta idazkera tailerrak aurkitzen dira.

Bestalde, saio linbikoak, hots kultura eta emozioak lotzen dituzten ikuskizunak, antolatu dira. Hiru emanaldi hitzartu dituzte hiru musikarirekin. Kontzertu akustiko batean beraiek aukeratutako literatur testuak iraurriko dituzte;literatura, musika eta emozioak uztartuz. Otsailean Eneritz Furyac, martxoan Borja Estankona eta apirilean Rafa Rueda arituko dira.

Azkenik, Gonzalezek haurrentzako ipuin kontaketak bikoiztu egin direla azpimarratu zuen: “Lehen hilabetean behin egiten genuen saioa eta orain bi kontaketa egongo dira hilean. Hernaniko aurrekontu parte-hartzaileetan herritarrek aukeratutako proiektua da eta diru partida handitu denez, ipuin kontalari gehiago ekarriko ditugu”.

Kultura teknikariak, Agurtzane Aizpuru haurrei zuzendutako ekin-tzak azaldu zituen. Haurrentzako antzerkiari dagokionez, Izar (larunbat honetan), Kaput eta Linbo Planeta ikusteko aukera egongo da. Guzti-guztiak berriki estreinatutakoak dira.

Koro Etxeberriak, Kultura zinego-tziak, azaldu zuenez, helduentzako antolatzen den antzerki zikloko lanak ere berriki estreinatutakoak dira: Soka, Ergela eta Txarriboda. Zinegotziak Biteriko auditorioko aforoa 170 eserlekutik 210era handitu dela azpimarratu zuen, azken astetan egin diren lanei esker.

Lehenengo emanaldia bihar bertan izango da, Aukeran dantza konpainiak Maurizia lana aurkeztuko baitu.

Herramientas de Contenido