Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Atxulondo taberna-jatetxea ustiatzeko proposamenak eskatu dituzte

Hilaren 19an amaitzen da Zizurkilgo kultur etxean kokatzen den zerbitzurako eskariak aurkezteko epea

Jueves, 15 de Febrero de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Zizurkil- Otsailaren 19a da Atxulondo taberna-jatetxea kudeatzeko proposamenak aurkezteko azken eguna.

Atxulondo taberna-jatetxea itxia dago urriaren amaieraz geroztik, aurreko jabeei epealdia amaitu ostean. Hilabete hauetan zenbait lan egin ditu Udalak eta lehiaketara atera du orain Atxulondo Taberna-Jatetxeko ustiaketa.

Hamar urterako ustiaketa epealdia eskaintzen du Zizurkilgo Udalak, urtez urte luzagarria dena hamabost urte arte. Interesa duenak pleguetan zehaztutako zenbait obra edo erosketa egin beharko ditu, 35.500 euroko gutxieneko inbertsioarekin.

Bere gain izango dira lokalaren mantenu gastuak eta 200 euroko alokairua izango du hilero.

“Proiektu serio baten interesa erakarri nahi genuke, arrisku bat hartu behar da baina lokal ederra da, plazan bertan dago eta uste dugu funtzionatu dezakeela. Atxulondo kultur etxea itxura berrituta dugu eta jatetxeak ere etorkizun oparoa izan dezala nahi genuke”, adierazi du Joxe Mari Luengo alkateak. Hain zuzen ere, Joxe Arregi plazak itxuri berria hartu du berritu zutenetik, eta gune berria sortzen lagundu du Plazida Otaño bailarako liburutegiaren irekierak eta Atxulondo kultur etxearen berrikuntzak. Udalarentzat, beraz, berebiziko garran-tzia du ekipamendu honetako tabernaren ustiapenak.

www.zizurkil.eusk web gunean kontsulta dezake informazioa interesa duenak. Baldintzetan zehazten da, besteak beste, ustiapena hartzen duenak euskarazko arreta bermatu beharko duela eta agindutako ordutegiak bete. - M.S.S.

Herramientas de Contenido

Últimas Noticias Multimedia