Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

‘Igartzatik Ternuara’ hitzaldia, gaur Beasainen

Igartzak Beasainen sorreran duen garrantzia azalduko dute Iraitz Aranguren eta Manu Izagirre ikerlariek

Jueves, 15 de Febrero de 2018 - Actualizado a las 06:03h

beasain- Beasaingo Batzokia Kultur Elkarteak antolatuta, bihar, 19.00etan,Igartzatik Ternuara;XVI. Mendea Euskal Herrianizeneko hitzaldia eskainiko dute Igartza jauregian bertan. Ohiko legez, saioa irekia izango da eta beasaindar guztiak zein interesa dutenak gonbida-tzen dituzte antolatzaileek saio interesgarri honetara azaltzeko.

“Beasainen sorreran garrantzia handia izan du Igartzak. Herriak berak zein gure izaerak jaso dute Igartzaren zein garai haren heren-tzia”, azaldu dute Batzokiko ordezkariek. Hain zuzen, Igartzako bidegurutzean igarota garraiatu zituzten, besteak beste, Euskal balezaleen ontziak egiteko lehengaiak, eta handik garraitu zituzten Ternuan ehizaturiko baleen gan-tza erreta lortutako olio kupelak, ia Europa osoko kale-argiteria kriseiluak hornituko zituztenak.

Iraitz Agirre eta Manu Izagirre ikerlariak izango dira biharkoan azalpenak eta xehetasunak ematen, eta besteak beste, XVI. mendeko bidegurutze kontuak, eraikinak eta arkitektura, baleon-tziak, zura, gizartea, kultura, sagardoa, emakumeak eta gizonak eta inkisizioa izango dituzte ildo;finean, garai hartako kontuak, egungo gizartean izateko moduetan eragina izan dutenak.

Arratsaldeko hitzaldian nondik norakoak azaltzeaz gain, ondoren, hitzaldiaren ondoren ikerlariekin solasean jarduteko aukera egongo da, XVI. mendean hain garran-tzitsu izan zen sagardoa edanez. Antolatzaileek aurreratu dutenez, horretarako inguratuko dira Ternuan barna XVI. mendean zein 2017. urtean ibilitako Astarbe sagardotegiko ordezkariak. - M.A.

Herramientas de Contenido

Últimas Noticias Multimedia