Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Ikastaro eta ekintza ugari Emakume Txokoan

Izena eman nahi dutenek Azpeitiko Parekidetasun sailarekin jarri behar dute harremanetan

Jueves, 15 de Febrero de 2018 - Actualizado a las 11:30h

Azpeitia. Emakume Txokoak egitarau oparoa prestatu du datozen hilabeteetarako. Hala, ekaina bitartean, emakumeentzako Jabetza Eskolen ikastaro eta egitasmo berrietan parte hartzeko aukera izango da.

Ikastaro eta tailerren baitan, Hausnarketa feminista ikastaroa, Antzerki tailerra, Ekonomia feminista ikastaroa, Autoestimua lantzeko tailerra, Sabel dantza ikastaroa, Zoru pelbikoa lantzeko ikastaroa eta Emakumea Pilotari daude. Era berean, herriko zein kanpoko eragileekin elkarlanean, zinema emanaldiak, liburu eta tesi aurkezpen bana, edota emakume haurdunentzako tailerra ere eskainiko dituzte.

Izen-ematea zabalik da eta Udaleko Parekidetasun sileko 943 15 79 28 telefonoan edota parekidetasuna@azpeitia.eus helbidean egin beharko da. Eregi

Herramientas de Contenido