Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Sagardo plazaren eraberritzea motz geratu da, EH Bilduren ustez

Astigarragako oposizioko taldeak herritarren artean inkesta bat egin du eta obrak 4,19ko nota lortu du

Jueves, 15 de Febrero de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Astigarraga- Sagardo plazaren birmoldaketak ez dituela herritarrak asetu ziurtatu du Astigarragako EH Bilduk prentsa ohar baten bidez aste honetan. Jakitera eman dutenez, herritarren artean inkestatxo bat zabaldu zuten diseinuaren inguruan eta 4,19ko puntuazioa jaso zuen.

Sagardo Plazaren lanak amaitzear daude. Errekaren ondoan jarriko den jolas parke estalia falta da. EH Bilduk defendatu duenez, aurreko legealdian, Bildu gobernuan zelarik, Merkataritza Biziberritzeko Plana egin zen eta beraien aburuz, Sagardo plazaren birmoldaketa zen lehenetariko etxeko lana.

Horretarako, oposizioko taldeak 2016ko aurrekontuei 252.000 euroko emendakina aurkeztu zien. EAJk 30.000 euro besterik ez zituen onartu. “Azkenean, bi urte luze ondoren ikusi dugu emaitza. Berdeguneak kendu dira eta neurri txiki honek erabat itxuraldatu du plaza”, kritikatu dute.

“(Birmoldaketa) EH Bilduren asmoetatik oso urruti geratu da eta proiektuak zituen gabezia nabarmenak aurreikusiz, Sagardo plazaren proiektua onartzerakoan EH Bildu abstenitu egin zen”, gogorazi dute. Orduan EH Bilduk esandakoa gertatu dela baieztatu dute bere oharrean: “Sagardo plazaren eraberritze lanak ez ditu herritarren eta auzotarren aurreikuspenak bete”.

“EAJk ez dio herriaren bizitzarako giltzarria den plazari merezitako arreta eman eta emaitzetan nabari da. Herritar eta auzotarrak benetan entzutea besterik ez zuten”, salatu dute. - A.M.

Herramientas de Contenido