Ariketa fisikoa egiteko tresna berriak Beasainen

Barandiaran parkean lau tresna gehitu dira leku estalian, herritar erabiltzaileen eskaerari erantzunez

Viernes, 16 de Febrero de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Beasaingo Barandiaran plazan jarritako makina berriak.

Beasaingo Barandiaran plazan jarritako makina berriak. (Argazkia: N.G.)

Galería Noticia

Beasaingo Barandiaran plazan jarritako makina berriak.

beasain- Beasaingo Udala jabetuta dago herriko hirugarren adineko pertsonen artean zahartze aktiboa bultzatzeko asmoa eta intentzioa oso garrantzitsua dela, eta, esaterako, horren adibide bat da Udalak bultzatutako Ondo izan ondo ibili egitasmoa, ostegunetan 10.00etan hasita egiten duten ibilbidea herrian barrena etxeko nagusiek. Astean zehar, baina, Beasainen ariketa fisikoa kalean egin nahi duten pertsona orori aukera gehiago eman nahi dizkie eta horregatik, Barandiaran parkean dagoen ariketa fisikoa egiteko tresna kopurua handitzea erabaki du Udalak, erabiltzaile kopuruari erantzuna emateko asmoz.

“Pertsonen ongizatea dago finean guzti honen atzetik”, agertu dute instituziotik. Gaur egun, kanpoan, aire librean kokatuta dauden makinak asko erabiltzen dira eta ia egunero ikusi daiteke jendea bertan. Partaidetza handia izanik, parkeko leku estalian makina gehiago jartzeko eskaera jaso zuen Udalak erabiltzaile batzuen aldetik. Honela bada, Udalak ezaugarri berdineko beste lau makina berri kokatu ditu Barandiaran parkeko arkupeetan.

Makina kopurua handitzearekin batera, ariketa fisikoa egin ahal izateko eskaintza handitu egin da herrian eta eguraldiaren baldin-tzek kanpoan kirola egiteko aukera murrizten dutenez, hemendik aurrera horretaz arduratu gabe, babesean egin ahal izango dituzte ariketak erabiltzaileek. Lan honen suposatu duen kostua 2.834 eurokoa izan da. - M.A.

Últimas Noticias Multimedia