Hondarribiak zabalik du, hilaren 25a arte, III. Olazabal Kirol Sarietarako bozketa

Udal webgunearen bitartez, kirolari eta elkarte onenen sariak aukeratu ahal dira

Xabier Sagarzazu - Viernes, 16 de Febrero de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Duela bi urte Itsas Etxean egin zen II. Olazabal Kirol Sarienemate ekitaldiko familia-argazkia.

Duela bi urte Itsas Etxean egin zen II. Olazabal Kirol Sarienemate ekitaldiko familia-argazkia.

Galería Noticia

Duela bi urte Itsas Etxean egin zen II. Olazabal Kirol Sarienemate ekitaldiko familia-argazkia.

hondarribia- Datorren martxoaren 16an emango diren III. Txema Olazabal Kirol Sarietarako bozketa zabalik dauka, otsailaren 25era arte, Hondarribiko Udalak.

Egun horretara arte, www.hondarribia.eus webgunean sartu eta gizonezko eta emakumezko kirolari onenak zein kirol elkarte onena aukeratu ahal dituzte hondarribiar guztiek.

hautagaiakSari hauetarako hautagaiak ere ezagutzen dira.

Honela, gizonezko kirolari onenaren sarirako, J70 eta J80 klaseetako belaontzietan lehiatzen den Iker Almandoz itsasgizona, azken bi urteetan bike trialeko Munduko Txapelketan brontzea lortu duen Ion Areitio, futbola utzi ostean oraindik ere kirolari lotuta jarraitzen duen Joseba Llorente eta Europako Erresistentzia Txapelketa eta Europa GT Txapelketa lortu dituen Ander Vilariño pilotua dira hautagaiak.

Emakumezko kirolari onena izateko hautagaiak, aldiz, Mariasun Quiñones, Errealeko emakumezkoen atezaina, Olatz Arrieta, luzera jauzian aritzen den atleta, SUPean Europako junior txapelduna den Cyara Palenzuela eta Beti Prest bela taldea osatzen duten Noema García, Amaia Arotzena, Nerea Echeveste, Amaia Echeveste eta Olatz Muñoz dira.

Azkenik, hondarribiarrek kirol elkarte onena zein den erabakiko dute. Hautagaiak, kasu honetan, Bidasoa Atletiko Taldea, Hondarribia Eskubaloi Elkartea, Ama Guadalupekoa Judo Kluba, Hondarribia Arraun Elkartea, Hondarribia Ikasbasket Saskibaloi Kluba eta Hondarribiko Itsaskari baita dira.

kirolaren pertsonaiaMartxoaren 16ko sari-ematean, gainera, Hondarribian kirolarekin lotura duen pertsonaia ere sarituko dute, kasu honetan, epaimahai baten erabakiz.

Sari honetarako, hautagaiak honakoak dira: Hondarribia Futbol Elkartean bizitza osoa lanean daraman Jose Javier Aristizabal Aristi, 40 urtez eskubaloira lotuta lanean ari den Miguel Ángel Izquierdo, Itsaskari Baitan lan oparoa egin duen Pello Olazabal, atletismora lotuta dagoen Jose Ignacio Sodupe, Hondarribia-Marlaxka Xake Klubeko sortzaile eta oraindik ere jokalari beteranoa den Jesus Mari Jauregi eta Klink Elkartearen izenean kirolari eta gazteei laguntzen ari den Josema Nogueras.

Más sobre Vecinos

ir a Vecinos »

Últimas Noticias Multimedia