Bardoak, asteburuari ekiteko prest

Altsasun, Lizarran, Iruñean, Garraldan eta Elgorriagan jokatuko dira, gaur eta bihar, lehenengo faseko azken saioak

Sábado, 17 de Febrero de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Patioko Banda eta Ibardin taldeko kideak, joan zen asteburuan jokatutako saioaren ondoren.

Patioko Banda eta Ibardin taldeko kideak, joan zen asteburuan jokatutako saioaren ondoren. (Argazkia: Utzitakoa)

Galería Noticia

Patioko Banda eta Ibardin taldeko kideak, joan zen asteburuan jokatutako saioaren ondoren.

iruñea- Bardoak taldekako bertso ekimenak aurrera jarraituko du asteburu honetan, sei saio gehiagorekin, lehenengo faseari amaiera emanez. Gaur eta bihar izango dira saioak, Altsasun, Lizarran, Iruñean, Garraldan eta Elgorriagan.

Gaur, 19.30ean, bertso-merendua izango da Lizarrako Gure Hizkuntza elkartean. Han arituko dira herriko taldea, Lizaharrak, eta Iruñeko Mirristi Drimtin. 20.30ean, bertso saioa izango da Iruñeko Arrano elkartean, Xirristi Drimtin eta Aldatzea komeni taldeekin. Gaurko azken bertso saioa Altsasun izango da, herriko gaztetxean, 21.00ean hasita. Bertan Sakana Zirt eta Patioko Banda taldeak arituko dira kantuan.

BIhar beste hiru saio izango dute Bardoek. Elgorriagako ostatuan bertso merendua izango da, 18.00etan, Addams familia eta Barañetak taldeekin. Iruñeko Alde Zaharreko Gaztetxean ere bertso merendua izango da, 19.00etan hasita. Bertan Topa bardo kopa! eta Amortziaren eilobak taldeak arituko dira. Azkenik, 19.30ean, Garraldan bertso saioa izango da, Pirini Bardó eta Unibertsolariak taldeekin. Herriko Etxabarrengoa elkartean izango da saioa.

Asteburuko sei saio hauek jokatuta lehenengo fasea amaituko da eta sei talde sailkatuko da bigarrenerako. Martxoaren 2tik 11ra jokatuko dira bigarren faseko saioak. Bardoen finala, berriz, martxoaren 24an izango da, Lekunberrin. - D.N.

Últimas Noticias Multimedia