8 Miliak mendi lasterketa ospatuko da bihar Antzuolan

2018(e)ko otsailaren 17a, larunbata - 13:01etan eguneratua

ANTZUOLA – Desagertzear egon bazen ere, bihar egingo dute Antzuolako mendi lasterketaren seigarren edizioa, eta indarberrituta dator. Irteera puntuan 260 lasterkari egongo dira, 10.30ean. Bitartean, 11.00etan hasita, A8M minimotoen lasterketa ospatuko da haurrei zuzenduta. – A.D.