Emakumeak lehen aldiz Urrezko Aizkoran, bihar

2018(e)ko otsailaren 17a, larunbata - 13:02etan eguneratua

 OÑATI – Oñatiko Herri Kirol taldeak antolatuta, puntako ikuskizuna izango da bihar. Urrezko Aizkora txapelketako finalerdiak jokatuko dira Herriko plazan, 12.00etan (euria eginez gero, Zubikoan), eta lehen aldiz emakumeak lehiatuko dira: Irati Astondoa, Maika Ariztegi eta Nerea Sorondo. Gizonezkoen kategorian, berriz, Mugertza II.a eta Otaegi, eta Atutxa eta Txikia dagoeneko finalean daude. Beraz, Oñatin hirugarren finalista erabakiko da. Azurmendik eta Rekondok Vicente eta Saralegi izango dituzte aurrean. Urrezko Harrijasotze Txapelketa ere jokatuko da, parte-hartzaile bakarrarekin, Xabier Aranburu Guzta.– A.D.