Bihartik aurrera txartela behar da Zarauzko edukiontziak zabaltzeko

A.R. - 2018(e)ko otsailaren 18a, igandea - 12:50etan eguneratua

Zarautz - Hondakinak biltzeko sistema berria ezarpen fasean barneratuta dago. Aia, Orio eta Getarian dagoeneko txartela behar da organikoaren eta errefusaren edukion-tziak irekitzeko. Zarautzen, berriz, astelehen eta asteartetik aurrera beharko da. Hala, astelehenean trenbidetik itsasaldera dauden auzoetako edukiontziak itxiko dira, eta asteartean trenbidetik barrualdera dauden auzoetakoak.