Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra
Eustaten datuen arabera

Jaiotzak %7,4 gutxitu ziren EAEn 2017ko hirugarren hiruhilekoan

EUROPA PRESS - 2018(e)ko otsailaren 19a, astelehena - 11:07etan eguneratua

La natalidad en Euskadi, con 18.000 nacimientos al año, es de las más bajas del Estado y de Europa.

EAEn 17.055 haur jaio ziren 2017an, aurreko urtean baino %6,5 gutxiago (Foto: Oskar Martínez)

Galería Noticia

La natalidad en Euskadi, con 18.000 nacimientos al año, es de las más bajas del Estado y de Europa.

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 4.422 haur jaio ziren 2017ko hirugarren hiruhilekoan, aurreko urteko aldi berean baino %7,4 gutxiago. Gipuzkoan 1.449 ume jaio ziren (-%12,4), Bizkaian 2.204 (-%5,1) eta Araban 769 (-%3,4), Eustaten datuen arabera.

BILBO. Jaiotzak amaren adinaren arabera banaturik, 30-34 urteko amen taldea nagusi izan zen, erditzeen %37,9rekin. Ondoren, goragoko taldea kokatu zen, 35-39 urtekoa (%32,8), eta jarraian 25-29 urtekoa (%14).

Muturreko adinak dituzten taldeetan, 25 urtetik behera amatu zirenak %5,4 izan ziren, eta 40 urte edo gehiagorekin amatu zirenak %9,9.

Iazko hirugarren hiruhilekoan ezkontzaz kanpoko jaiotzak guztien %42 izan ziren, 2016ko aldi berean %43,1 izan ziren bitartean. Amen batez besteko adina 33,4 urte izan zen;ezkonduen artean 33,8 urte izan zen, ezkongabeen artean 32,6 urte eta dibortziatuen artean 36,6 urte.

Joan den urteko uztail, abuztu eta irailean EAEn ama izan ziren emakumeen arteko %22,9 atzerritarrak izan ziren.

Ehuneko horren gainetik Araba kokatu zen (%31,9), eta azpitik Gipuzkoa (%22) eta Bizkaia (%20,4). Ama izateko adina ezberdina da naziotasunaren arabera: atzerritarrena 30,9 urte izan zen batez beste, eta espainiarrena 34,1 urte.

Jaiotza hurrenkeraren arabera, 2.224 lehen haurrak izan ziren iazko hirugarren hiruhilekoan, 1.695 (%38,3) aurretik beste haur bat zegoen familietara heldu ziren, eta hirugarren eta ondorengoak %11,4 izan ziren.

Aurreneko haurra izandako emakumeen kopurua %9,6 jaitsi zen aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, bigarrenarena %6, eta ondorengo seme-alabena %1,4.

Más sobre Comunidad Autónoma Vasca

ir a Comunidad Autónoma Vasca »