Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Nolako eskola nahi dugu?

aurten, ikasketa sistema hobetzeko komunitate osoa inplikatzea helburu duen sistema jarri dugu martxan

Testua eta argazkia Ibarberri I.P. - Lunes, 19 de Febrero de 2018 - Actualizado a las 06:01h

Geure buruari galdera hau egitea ezinbestekoa suertatzen zaigu.

Geure buruari galdera hau egitea ezinbestekoa suertatzen zaigu. (IBARBERRI I.P.)

Galería Noticia

Geure buruari galdera hau egitea ezinbestekoa suertatzen zaigu.

etxeko berriak

Ikasturte honetan Ikas Komunitatea izateko bidean hasi gara. Zer da Ikas Komunitate bat? Elkarbizitza eta elkartasuna areagotu eta ikasketa sistema hobetzeko komunitate osoa (aitona-amonak, lagunak, bizilagunak...) inplikatzen duen sistema bat da. Denak inplikatu behar dugu Ikas Komunitatea edo eskola eralda-tzeko. Ez da bakarrik ikasten, komunitate guztian ikasten da eta denok daukagu zerbait erakusteko eta aldi berean ikasteko.

Helburua, ikasleek gehiago eta hobeto ikastea izango da. Horretarako ikasleak ez ezik, komunitate osoa ikasketa prozesu horren protagonista aktiboak izango dira.

Horretarako, fase batzuk daude. Lehendabiziko bi faseak sentsibilizazioa eta erabakitzea izan dira. Horiek aurten egin ditugu. Orain hirugarren fasean gaude, ametsen fasean. Nolako eskola nahi dugun pentsatu behar dugu, eta denon artean beharrezkoa dugu amestea.

Lehenengo Ametsaren Batzordea osatuko da, guraso, ikasle, irakasle eta kanpo eragileekin.

Ondoren, hiru astez Ametsaren inguruko lanketa berezia egingo da ikasle, familia eta herritarrekin:

- Mailopen (gure bailarako aldizkarian) idatziko da ametsaren inguruan.

- Gure bailarako herrietan kutxak jarriko dira herritarrek ametsak biltzeko.

- Kultur Asteko literatur lehiaketako guztien gaia “Nolako eskola amesten dugu?” izango da. Ikasle bakoitzak bere etxeko ametsak ere eskolara ekarriko ditu. Eta amets horiek denak eskolan bilduko dira.

- Eskolako Kultur Asteko idazlanen gai nagusia “Nolako eskola amesten dugu?” izango da.

Elkarrizketa Ikas Komunitatearen oinarrietako bat da: ikasketa dialogikoa da oinarria, denon iri-tzia aintzat hartzen duena. Honek esan nahi du inklusiboa izan behar duela, integratua, aukera berdintasunean oinarrituta, desberdintasunak alde batera utziz. Denok gara garrantzitsuak, kultura guztiek daukate aberastasuna eta aberastasun horretatik ikasi behar dugu. Harremanak izugarri sendo-tzen dira eta errespetua lantzen da.

Ikas komunitateak ikasketa dialogikoa eta interakzioa bultzatzen du.

Talde interaktiboetan lauko taldeetan jartzen dira. Talde bakoi-tzean irakasle bat edo komunitateko pertsona heldu bat egongo da. Pertsona honen lana ez da izango jarduera nola egin esatea, baizik eta taldea dinamizatzea, ikasle guztiek hitz egiten eta parte hartzen dutela bermatzea eta euren artean errespetatzea.

Tertulia literarioak ere egiten ditugu. Tertulietan aldez aurretik aukeratutako liburu bat irakurtzen da. Denon artean adosten da zein orritatik zein orrietara irakurri behar den hurrengo asterako. Irakurtzeaz gain, ikasleek interesgarri aurkitzen dituzten gauzak, gustatu ez zaizkienak, ulertu ez dituztenak, beren bizitzarekin lotzen duten zerbait.. kuadernotxo batean idatzi eta tertulia egunean besteekin konpartitzen dute.

Irakurketa lantzeko beste modu bat da eta horrela bakoitzaren iri-tzia errespetatzen ikasten dute, txandak errespetatzen eta hitza denei ematen zaie, baita isilagoa den ikasle horri ere.