Leire Otxotorena ‘Baietz Hernanik!’ egitasmoaren dinamizatzailea

“Hizkuntz ohiturak aldatzera goaz, ez da erraza barneratuak ditugulako, baina lorgarria da”

Euskara Ari Du elkarteak ‘Baietz Hernanik!’ erronka abian jarri du urtebetez euskaraz aritzeko, euskara suspertzeko eta hizkuntz ohiturak aldatzeko herritarren parte-hartzearekin

Aitziber Muga - Martes, 20 de Febrero de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Leire Otxotorena, ‘Baietz Hernanik!’ egitasmoaren dinamizatzailea.

Leire Otxotorena, ‘Baietz Hernanik!’ egitasmoaren dinamizatzailea.

Galería Noticia

Leire Otxotorena, ‘Baietz Hernanik!’ egitasmoaren dinamizatzailea.

Hernani- Noiz hasi zen lanean Euskara Ari Du taldea?

-Badaramatza lauzpabost urte gauzak eta ekitaldiak antolatzen, beti Euskararen Egunaren harira, euskara sustatzeko eta euskararen aldeko giroa sortzeko Hernanin. 2016an urritik abendura bitartean hilabete eta erdiko indar proba egin zuten. Bertan hernaniar talde bati eskatzen zitzaion astebetez euskarari eusteko eta aste bat pasatzen zenean hurrengo taldea sartzen zen. Egia esan, parte hartu zuten askok hilabete eta erdiz probari eutsi zioten. Batez ere Hernaniko eragileek parte hartu zuten: arrauna, futbola, errugbia, dantza, kultura... Ekimen honek oso harrera ona izan zuen, 1.700 pertsonek parte hartu zuten. Denak jarrai-tzeko gogoarekin gelditu ziren.

Orduan urtebeteko euskaraz erronka antolatzea pentsatu duzue.

-Lehengo urtean, 2017an, Euskara Ari Du hausnarketa prozesu batean murgildu zen. Bi kontraste bilera egin zituzten hernaniarrei galde-tzeko urtebeteko erronka nola ikusten zuten. Erantzun ona izan zuen jendea, baina batzuk urtebete denbora asko dela esan zuten. Uztaila aldera egitasmoa idatzi zuten Udalari aurkezteko, finantzazioa lor-tzeko. Udaleko taldeek aho batez onartu zuten proposamena. Abenduan aurrekanpaina egin genuen.

Zein da Euskara Ari Du Taldearen helburua?

-Gure helburua da Hernanin euskararen erabilera bultzatzea. Euskaraz pixka bat gehiago egitea lortzea eta jendea konturatzea uste baino leku gehiagotan egin daitekeela euskaraz. Gaur egun Hernanin %80k euskaraz ulertzen du eta %60 hitz egiteko gai da, baina %30ak bakarrik erabiltzen du euskara eta hor hobe-tzeko margen handia daukagu.

Baina Hernani herri euskaldun-tzat hartzen dugu.

-Errealitatea beste bat da. Euskaraz ia denek ulertzen dugu, baina hitz egin gutxiengo batek egiten du. Erronka hauek dira ohitura hau aldatzeko. Alor asko daude euskaraz egiten ez dugula, baina posible denetan euskaraz aritzea.

Eta zein dira alor horiek?

-Adibidez, talde batean batek euskaraz ulertzen badu, baina ez badu hitz egiten guk gazteleraz egiten dugu eta horri buelta eman nahi diogu. Guk elkarrizketa elebidunak izateko ohitura sortu nahi dugu, euskalduna baldintzatua ez sentitzeko. Elkarrizketa elebidunak Hernanin posible dira, hasiera batean arraroa izan daiteke, baina entrenatuz lortu daiteke.

Antzeko ekimenak eman dira ondoko herrietan eta Donostian ere bai, baina urtebeteko erronka martxan jartzeko Hernani lehenengo herria da?

-Bai, abian da. Otsailaren 3an aurkeztu genuen Biterin eta jendea oso gustura atera zen. Badakigu gogorra izango dela, urtea luzea delako, baina gogotsu gaude. Jendea inplikatzen bada aldaketa handiak eman daitezke.

Zertan datza egitasmo hau?

-Jendeari izena emateko eskatzen diogu. Alde batetik euskaraz hitz egiten dutenak daude eta bestetik hitz egiteko zailtasunak dituztenak. Pertsona bakoitzari erronka bat aukeratzeko eskatzen diogu hizkuntz ohitura bat aldatzeko. Bakoitzak nahi duen alorra har dezake bertan euskaraz aritzeko: klubean, taldean, pisukidearekin, familiarekin... Bakoitza nahi duena, librea da eta erronka pertsonala da. Guk gomendatzen dugu eremu jakin bat zehaztea, zenbateraino bete duten baloratzea errazagoa delako. Hilabetero erronkalariei jarraipen inkesta bat bidaliko diegu galdetzeko zer moduz doazen eta ea beste erronka bat hartu nahi duten. Bakoitzak bere erritmoa jarri behar du.

Gomendiorik ematen al duzue hasterako garaian?

-Bai. Lehendabizi hausnarketa bat egin behar dute ikusteko zein harreman egiten dituzten erderaz, baina euskaraz egin daitezkeenak. Bat aukeratu behar dute. Gomendioa da beti errazanetik hastea, horrela hurrengo erronka hartzerakoan motibatuagoak sentituko dira.

Zein emaitza lortu nahi duzue urtebukaeran, egitasmoa amai-tzen denean?

-Hizkuntz ohiturak aldatzera goaz. Ohiturak aldatzea ez da erraza oso barneratuak ditugulako, baina lorgarria da.