‘Txoriak eta zauriak’ antzezlana larunbatean

Mairu antzerki taldearen eskutik Berako Kultur Etxean arratsaldeko 7etan

Miércoles, 21 de Febrero de 2018 - Actualizado a las 06:02h

bera- Mairu Antzerki Taldearen Txoriak eta zauriak antzezlana ikusgai izanen da larunbatean 19.00etan Kultur Etxean. Sarrera 3 euro gostako da.

Memoriak, kontakizunaren eztabaidak, terminologiak, denboraren eraginak, minak eta hitzen ha-rrotasunak sortutako kezkak eta zalantzak plazaratzen ditu lanak;oroitzea garrantzitsua, irudimena martxan jartzea beharrezkoa eta galderak egitea ezinbestekoa delako.

Juan Cabrero ikazkinaren eta Isabelo Sanchez musikariaren gertaera bat du kontagai. Zehazki, 1940an Lesaka eta Oiar-tzun artean, lanean ari zirela, ihes egin eta basoren batean ezkutuan bizirautea lortu zuten egunaren bueltan sorturiko istorioa da. Hala, aldatzen ikusi duten munduari begirik kendu gabe eta Ramona anderearen laguntzarekin zein Mottelaren konpainian, ekosistema bat sor-tzen dute. Alabaina, ezohiko gertaerek mundu itxia aztoratuko dute. - A.A.A.