Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Agur gaztagintzari alergia batengatik

joseba baez gaztagileak gazta egiteari utzi dio betiko, besteak beste, esnearekiko alergia diagnostikatu diotelako

M. Aranbururen erreportajea eta argazkiak - Jueves, 22 de Febrero de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Joseba Baez behi gaztagile ekologikoa, atzo goizean Ordiziako asteazkeneroko azokan.

Joseba Baez behi gaztagile ekologikoa, atzo goizean Ordiziako asteazkeneroko azokan.

Galería Noticia

Joseba Baez behi gaztagile ekologikoa, atzo goizean Ordiziako asteazkeneroko azokan.

Poliki-poliki lanbidea ikasten hasi zen bere kabuz, baina orain alergia gogor batek bere bizi guztia hankaz gora jarri du, eta tamalez ofizioa betiko utzi egin behar izan du. Ez da erabaki erraza izan. Oraindik ere hitz egiterakoan nabari zaio tristura eta haren begi urdinek ere sentimendu horixe transmititzen dute, izan ere, hainbeste esfortzuren ostean bere ametsa zapuztu egin da. Orain, baina, lehenengo guztiz osa- tzea du buruan, eta bestelako pentsamenduak albo batera uzten saiatzen da, nahiz eta kalera irten bezain pronto jendea bere egoeraz zein etorkizunaz kezkatuta galde- tzera inguratzen zaion.

Aurpegian baditu gorriune batzuk baina pasa dituen asteekin alderatuta “oso ondo” dagoela azpimarra- tzen du Baezek: “Duela bi aste ia ezin nintzen ohetik altxa ere egin, gorputz guztia ia more kolorekoa eta hazita izan dut, ikustekoa zen. Egia esan behar bada oso gaizki pasatu dut denbora guzti honetan”.

lau urtezOrain hartu badu ere erabakia, aspalditik zetorren kontua dela dio gaztagileak: “Azkurarekin hasi nintzen duela lau urte eta joaten ez zitzaidanez, medikuarengana jo nuen. Hark esan zidan estresa izango zela eta horrek eraginda dermatitisa atera zitzaidala”. Horri aurre egiteko antibiotikoak errezetatu zizkioten, eta horiek hartu ostean hobe sentitzen zela onartu badu ere, berriz ere esnearekin kontaktatzean berdina gertatzen zi- tzaion. “Handitzen joan den zerbait izan da, eta azkenean lehertu egin da. Lau urtez egon naiz horrela, minarekin, jakin gabe zer neukan eta antibiotikoak hartuz. Barrenak ere intoxikatuta ditudala iruditzen zait, antibiotikoek ez didate onik egin”.

Baez kritiko mintzatu da jasotako tratuarekin. “Medikuengana joaten nintzenean esaten nien ea ez zen alergiaren bat izango, ikusten nuen posiblea izan zitekeela, baina beti ezezkoa esaten zidaten;hori bai, frogarik egin gabe”. Hainbat dermatologoengana ere jo zuela onartzen du, baina guztiek bat egiten zuten jasotako erantzunarekin. “Dermatitisa zela esaten zidaten, eta ez zegoela alergiarik”, kexatzen da.

erabaki gogorraAbuztuan brote gogor baten ondorioz, Baezek onar-tzen du “oso zorrotz eta haserre” jarri zela eta bestelako frogak egiteko eskatu ziola medikuari. Irailean eman zioten albiste beltza: alergia dio esneari zein gazta sortzerakoan dauden bakterio guztiei, proteinei eta gazurari ere bai. Beraz, ezin du bere lana aurrera eraman osasuna galdu gabe.

Irailaz geroztik maskara zein eskularruekin aritu da gazta egiten, baina zipriztin batek behin betiko erabakia hartzera eraman zuen. “Kopetan erori zitzaidan tantaren bat eta segituan puztu zitzaidan aurpegia. Gazta egiten amaitu ostean, ispilu aurrean begiratu eta hala esan nion neure buruari: Horrela, noiz arte iraun behar duzu? Momentu horretan hartu nuen erabakia eta ez zeukan atzera bueltarik”.

azken gaztakBaez asteazkenero, hutsik egin gabe, Ordiziako azokan egon izan da. “Gaztak egiten hasi eta segituan hasi nintzen Ordiziara etor- tzen”, azaldu du. Azken asteetan, ordea, herrira gerturatu den arren ez da postuan izan, ezin dituelako gaztak ukitu ere egin. Datorren asteazkenean izango da azken aukera Joseba Baezen behi gaztak erosteko. “Azken aleak dira eta asteazkenean guztiak saltzea espero dut, honekin amaitzea”, gehitu du.

Eta etorkizunean, zer? Ez dio beldurrik galdera horri eta erantzun garbia du: “Osatu egin behar naiz Osasunik gabe ez dago ezer, hori da garrantzitsuena. Lasai egon nahi dut eta gero, gerokoak”. Oraingoz, Donostian dago bizitzen eta bertan paseatzen ibiltzen dela agertu du “jubilatuak bezala”. Irakurtzeari ere heldu dio eta hartutako erabakiarekin “lasai” dago. “Ezin nuen besterik egin. Osasuna uzten ari nintzen eta zerbait larriagoa izan baino lehenago hobe izan da bukatzea”.

Últimas Noticias Multimedia