I. Mahasti Krosa jokatuko da igande honetan Zarautzen

Gran Camping Zarautz, Mollarri eta Talai Berri txakolindegi ingurutik igaroko da lasterketa

Ane Roteta - Jueves, 22 de Febrero de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Talai Berri txakolindegiko Itziar eta Bixente Eizagirre, eta kirol zinegotzi den Iban San Martin, krosaren aurkezpenean.

Talai Berri txakolindegiko Itziar eta Bixente Eizagirre, eta kirol zinegotzi den Iban San Martin, krosaren aurkezpenean.

Galería Noticia

Talai Berri txakolindegiko Itziar eta Bixente Eizagirre, eta kirol zinegotzi den Iban San Martin, krosaren aurkezpenean.

Zarautz- Zarauzko Talai Berri txakolindegiak 25. urteurrena betetzen du aurten, eta aitzakia hori hartuta, I. Mahasti Krosa antolatu dute, Zarauzko Udalaren laguntzarekin. Igande honetan lehiatuko da mendi lasterketa, 10.30ean hasita, eta 7,6 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute parte-hartzaileek.

Itziar Eizagirre Talai Berriko arduradunak atzoko aurkezpenean azaldu zuenez, ibilbidea txakolindegi bertatik hasiko da, eta Mollarriko kargaderora jaitsi ondoren, mahastira igo eta bertako lursailak zeharkatu beharko dituzte korrikalariek, berriro ere hasierako puntura iritsi arte. “Nahiz eta karrera motza izan, ibilbidea gogorra izango da, zirkuituak malda asko baitu, bai gora eta bai behera. Aldaparik gogorrena %25ekoa izango da eta hasieran egongo da, bigarren kilometroaren inguruan. Baina, bukaeran ere %18 inguruko bi igoaldi ere izango dira”, zehaztu zuen Eizagirrek.

Iban San Martin kirol zinegotziak, bere aldetik, nabarmendu zuenez, “parte-hartzaileek paraje ezinhobeez gozatzeko aukera izango dute kirola egiten duten bitartean”, eta herritarrei ere parte hartzeko edo bertaratzeko gonbidapena luzatu zien. Zentzu horretan, lasterketa txakolindegitik ikusteko toki aproposa dela azpimarratu zuen Eizagirrek, mahastiak inguruan daudelako.

Urteurrena ospatzeko asmoz antolatu zuten ekitaldia, baina jendeak “gustura” hartu duela ikusita, lasterketak hurrengo urteetan ere segida izango duela aurreratu zuen upategiko arduradunak. Izan ere, 100 partaideetan egongo da muga, eta dagoeneko 85 pertsona daude izena emanda. Beraz, 15 lagunentzako besterik ez da geratzen lekua. Parte har-tzeko interesa dutenek herrikrosa.eus webgunean egin beharko dute izen-ematea, 12 euro ordainduta.

Dortsalen banaketari dagokionez, larunbatean banatuko dituzte, txakolindegian bertan, arratsaldeko 17.00etatik 19.00etara, baita egunean bertan ere lasterketa hasi baino ordubete lehenago.

Lehen hiru sailkatuentzat sariak egongo dira, bai emakumezko bai gizonezkoentzat. Hala, lehen korrikariek txapela, Manu Urbietaren eskultura bat eta irabazlearen pisuaren adina Talai Berri txakolin botila eskuratuko dute. Bigarren eta hirugarrenek, berriz, Manu Urbietaren koadro bat eta sei eta hiru botilako Talai Berri txakolin kaxa, hurrenez hurren.

Era berean, lasterketan parte har-tzen duten guztiei Antton Olariagak diseinatutako elastiko teknikoa eta Talai Berri txakolin botila bana oparituko zaie. Horretaz gain, korrikalari guztiek eta lasterketa ikustera joaten diren guztiek Talai Berri txakolina eta Eusko Label goi mailako elikagaiez osatutako dastaketaz gozatu ahal izango dute.

Últimas Noticias Multimedia