Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Ihauteriak ere, berdintasunez

Ikasturte honetan, Mendialdea II Nafarroako Hezkuntza Departamentuko Hezkidetza plana martxan jartzeko eskola pilotua da

Testua eta argazkiak Mendialdea II I.P. - Viernes, 23 de Febrero de 2018 - Actualizado a las 06:01h

Ihauterietan ere “betaurreko moreak” jantzi genituen.

Ihauterietan ere “betaurreko moreak” jantzi genituen.

Galería Noticia

Ihauterietan ere “betaurreko moreak” jantzi genituen.Berdintasuna aktibitate guztietan ezartzea ezinbestekoa da.

etxeko berriak

Neska-mutilak batera, elkarrekin, ikasgela berean, heztea izaten da hezkidetzaren oinarrietako bat, neska eta mutilak fisikoki ez bereiztea da hezkidetza. Irakasleok, hezkidetzan hezterakoan, neska eta mutilen eskubideen berdintasunetik abiatu eta gizarte ez-sexista baterako hezteko ahalegina egin behar dugu, familien eta gizartearen adostasuna eta laguntza lortuz.

Hezkidetzan hezterakoan, neska eta mutilen eskubideen berdinatsunetik abiatu eta gizarte ez sexista lortzeko ahalegina egin behar dugu

Lanbideak aukeratzerakoan ere, neska ala mutila izateak berdin duela sentitu dute gure ikasleek, esku-hartze

Zer arlo hartzen ditu hezkide-tza plan honek? Independentzia eta autonomia pertsonala, berdintasunean bizitzeko;desberdintasunen aurrean kontzientzia kritikoa eta aldatzeko ahalmena izatea;sexu hezkuntza, erlazio afektiboak eta indarkeriaren kontrako jarrera lan-tzea, nork bere buruarengan onarpena lortzeko eta sentitzen duena adierazten jakiteko;eta lidergoa alde pertsonalean eta taldean indartzea, bere ahalmenetan konfiantza lor-tzeko.

Zer suposatu digu hezkidetza planean eskola pilotu izateak? Alde batetik, klaustro osoko formazio teorikoa zein praktikoa urte osoan zehar. Bestetik, hezkidetza-bizikide-tza batzordea berritzea eta bertan, eskolako diagnostikoa eta hezkide-tza plana sortzea.

Ihauterietan ere berdintasunaren alde Betaurreko moreak jantzita, ezinbestekoa izan da inauteriak ere berdintasunetik prestatzea. Aukeratako gaia “Lanbideak” izan da.

Hezkuntza esku-hartze planifikatua egin dugu. Lanbideak, mozorroak, kantak eta irudiak kontzienteki aukeratuak izan dira. Ikasleek, lanbide aukeratzeko ordua, neska ala mutila izateak berdin duela sentitu dute. Honetarako ohituraz mutilek aukeratzen zituzten lanbideetan emakumeak ikusarazi ditugu eta baita alderantziz ere.