Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Ikastolen Elkarteak babesa eman dio Arizmendiri

Greba deialdiaren aurrean “kezka” eta “harridura” adierazi du

2018(e)ko otsailaren 23a, ostirala - 06:03etan eguneratua

donostia- Ikastolen Elkarteak deituriko mobilizazioen aurrean bere “kezka” eta “harridura” adierazi zuen atzo komunikabideetara bidalitako ohar baten bitartez.

Ikastolen Elkarteak ez du uler -tzen Arizmendi ikastolari dagokion “gai lokal bat izanik” eta ikastolan bertan “adostasun baterako bidea urratzen ari denean”, “mobilizazio nazional” batera deitu izana.

Kezkaren arrazoia Arizmendi ikastolan eta, oro har, “ikastola mugimenduaren balioekiko Ikasle Abertzaleak ezagutza ezan” oinarritzen da.

“Hasarrea” ere adierazi du Ikastola Elkarteak, aipatutako taldeak Arizmendi ikastolarenak eta, oro har, “ikastola mugimenduarenak ez diren beste muturrean dauden helburu eta nahiekin lotu gaituztelako”.

Bide batez, Ikastolen Elkarteak “ulergaitzat” jo du IAk mantendutako jarrera eta, ondorioz, “babes osoa” adierazi dio Arizmendi ikastolari eta “bat egiten” du gai honek “bere komunitatean sortu duen egonezinarekin”.

EreduArizmendi ikastolak, beste ikastolekin batera, “ikastola eredua sortzen, garatzen eta indar- tzen” egindako ekarpena “funtsezkoa” izan dela azpimarratu zuten Ikastolen Elkartetik. “Ikastola eredua euskalduna da, ikastola eredua herritarra da, herri ekimenaren bitartez sortu zirelako;hezkuntza eredu propioa dauka eta eraldatzailea da”, gogorarazi zuten.

“Hezkuntza eraldatzen ari gara gizartea eraldatzeko eta gizarte justuago, euskaldunago eta zoriontsuago bat eraikitzeko”, azpimarratzen da komunikabideetara bidalitako oharran.

“Horiek dira gure balioak, horiek osatzen dute ikastola eredua, eta beti defendatuko ditugu, orain arte bezala, horien aurka altxatzen direnak altxatzen direla”, zihurtatu zuten bukatzeko Ikastolen Elkartetik. - N.G.

Más sobre Sociedad

ir a Sociedad »

Últimas Noticias Multimedia