EH Bilduk alokairurako dirulaguntzen ordenantza aldatzeko eskatu du

2018(e)ko otsailaren 23a, ostirala - 14:08etan eguneratua

 ZUMAIA – Zumaiako EH Bilduk alokairurako diru-laguntzen ordenantza aldatzeko eskatu berri dio udal gobernuari Gaztedia batzordean, haien iritziz, egun indarrean dagoen alokairurako laguntza ez delako eraginkorra. “Zumaiar asko laguntzak eskuratzeko aukerarik gabe uzten ditu ordenantzak. Horregatik, diru gehiago bideratzea ez da nahikoa, ordenantza beraren mamia azaldu ezean”, azaldu du udal taldeak. Oposizioak zehaztu duenez, gobernuak aldatuko duela erantzun du, eta gainera, “elkarlanean” egingo dutela aldaketa. – A.R.