Ordizian 32 lursaileko Baratze Parke bat egingo dute

San Joan auzoan kokatu da proiektua eta egokitzapen lanak hasita daude

M. Aranburu - Viernes, 23 de Febrero de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Rosa Aurkia, Joseba Aranburu eta Itsaso Olaizola, Ordiziako San Joan auzoan egokituko den lursailean.

Rosa Aurkia, Joseba Aranburu eta Itsaso Olaizola, Ordiziako San Joan auzoan egokituko den lursailean. (M. Aranburu)

Galería Noticia

Rosa Aurkia, Joseba Aranburu eta Itsaso Olaizola, Ordiziako San Joan auzoan egokituko den lursailean.

ordizia- Dagoeneko makinak lanean ari dira Ordiziako San Joan auzoan dagoen lursail batean, zehazki, kanposantuaren ondoan dagoen lurretako batean. Ordiziako Udalak herritarrei baratza sozialak eskaintzeko gunea eskaini nahi die eta lan horiekin hasi berri dira aste honetan, Kutxa Ekogunea erakundearen laguntzarekin. Epeak behar bezala betetzen badira, obra apirilean zehar amaituta izatea aurreikusten dute, eta orduan jarriko da martxan baratzeen egitasmoa Ordizian.

Joseba Aranburu, Udaleko Ingurumeneko zinegotziak, Rosa Aurkia udal teknikariak eta Itsaso Olaizolak, Kutxa Ekoguneko Bara-tze Parke Sareko arduradunak, aurkeztu dute proiektua. Hala azaldu du Aranburuk: “Lursail hauek nekazaritza jarduera lantzeko ez ezik, ingurumena, ekologia, autokontsumoa edo elikadura osasun-tsuaren inguruko heziketa eta sentsibilizazioa garatzeko elkargune bat egokitzea da gure helburua, aisialdirako gune berri bat sortuz”.

Lursail bakoitzaren erabilpena urtebetekoa izango da eta hamar euro ordaindu beharko dira hilabetero

32 baratzaGuztira, 30 metro koadroko 32 baratza egingo dira eta honela banatuko dituztela aurreratu dute: bost baratza gizarte egoera ahulagoa duten pertsonei zuzenduak izango dira;hala nola, langabetuentzat, AES hartzaileentzat eta ezgaituentzat. Bi baratze, berriz, interes bereziko kolektiboentzat izango dira erabilgarri, eta besteak beste, irabazi asmorik gabeko elkarteak, eskola eta fundazioen-tzako izango dira, eta azkenik, beste 25 baratzeak herritarren eskura jarriko dira.

Ordizian martxan jarriko den Baratza Parkeak “izaera soziala” ere izango duela gehitu du Aranburuk eta nabarmendu du premian edo larritasunezko egoeran aurkitzen diren kolektibo edo pertsonei beren kontsumo pertsonalerako erabiliko dituzten elikagaien laborantzarako eremu arautu bat eskainiko zaiela. Horrela, herritarrek norbanako edo kolektibo bezala eskatu ahal izango dituzte euren lursailak. Bestalde, Ekoguneko arduradun den Olaizolaren hitzetan, “Baratze Parkeak norberaren barazkiak autokontsumorako eta era ekologikoan egiteko aukera eskainiko die erabiltzaileei eta kalitatezko aisialdi aktiborako topagune bilakatuko da Ordiziar guztientzat”.

martxora arteEskaera egiteko epea dagoeneko zabalik dago eta baratzetan interesatua dagoenak eskaera bat aurkeztu beharko du martxoaren 15erako. Baratzeren baten erabilpena egin nahi duenak, hasteko, eskaera egiteko arreta bulegoan duten inprimaki ofiziala bete beharko du eta eskaera horrekin batera, NANren kopia eta, dagokion kasuan, langabezi ziurtagiria, erretirodun edota pentsiodun ziurtagiria ere aurkeztu beharko ditu. Beharrezko inprimakia posta elektronikoz ere eska daiteke, rosa@laiacoop.net helbidearen bidez. Eskariak baratzak baino gehiago izango balira, ezarritako hainbat irizpideen arabera sailkatuko dituzte eskariak.

Lursailaren erabilera urtebeteko epez emango da, eta epea gehienez ere beste hiru urtez luzatu ahal izango da. Udalak kanon bat aplikatuko du baratzearen laborantzagatik eta baita fidantza bat ere, eremuaren erabilera egokia bermatzeko. Horrela, baratze bat urtebetez erabili ahal izateko 10 euro ordaindu beharko dira hilabetean;urtean 120 euro. Horrez gain, baratza bat eskura-tzeko fidantza 100 eurokoa izango dela ere jakinarazi dute.

Más sobre Vecinos

ir a Vecinos »

Últimas Noticias Multimedia