Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra
ecos

Tolosatik munduko edozein lekura

Gernikako Arbolaren kalean kokatuta, Mira Bidaiak joan den asteburuan zabaldu zituen ateak

N.G. - 2018(e)ko otsailaren 25a, igandea - 06:03etan eguneratua

TOLOSa- Munduko mapa batengana zuzentzen zaigu begirada eta horrek non gauden kokatzen laguntzen digu. Mira Bidaiak bidai-agentzia independientea da eta aurreko larunbatean ireki zituen ateak, Tolosan, bi emakume gazteren ekimenez: Enara Etxeberria eta Miriam Gurrutxaga, hain zuzen ere.

Inaugurazioaren egunean eguraldiak ez zuen lagundu, baina horrek ez zituen atzera bota Gernikako Arbolaren kalera hurbildu ziren adiskide eta senide ugari.

Gurrutxagak azaldu zigunez, urte asko darama bidaien inguruan lan egiten, eta horrenbestez, ondo ezagutzen ditu lanbidearen nondik-norakoak. Berak esandakoaren arabera, hasi dira, dagoeneko, Aste Santuari begira bidaiak antolatzen. “Eguzkiaren beharrean gaudenez, eguraldi ona bermatzen duten tokiek arrakasta handia dute gure artean. Kanariar Irlak, esate baterako, faboritoetako bat dira”.

Bestalde, jaunartzeen garaian gauden honetan, adibidez, Disneyland Parisera joateko pakete berezi bat eskaintzen ari dira, ohiko opari izaten baita. “Promozio honetan dena dago barne sartuta, hoteletik hegazkin bidaiara”, argitu zuen.

Mira Bidaiak agentzian munduko edozein tokira joateko aukera ekaintzen dute: Europa, Afrika, Asia, Hego Amerika, kruzeroak, eta abar. Ildo horretatik, badira bidaia goitik behera antolatzea nahi dutenak, baina Gurrutxagak azaldutakoaren arabera, “gero eta gehiago dira hegazkina bakarrik kontratatu nahi dutenak, euren kabuz ibili nahi dutelako”.

Zentzu horretan, hegazkin txarteletan “prezio onak” lortzen dituztela iragarri zuen. “Udako oporrei begira, hasi zaigu jendea etortzen. Une honetan, esate baterako, Kubara joateko eskaintza onak ditugu”, esan zuen.

Gurrutxagak gaineratutakoaren arabera, “gestio guztiak egiteaz arduratzen gara, hegazkina, hotela, kotxearen alokairua, eta baita bisa tramitatzeaz ere”.

Informazio gehiago nahi izanez gero, www.mira.eus webgunean, edo info@mira.eus posta elektronikora idatziz.