Erripan gora

Aprobetxategiak

Por Enrike Diez de Ulzurrun - Domingo, 25 de Febrero de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Galería Noticia

Otsailean hasten omen da eguzkia zoko ospeletan jo-tzen. Egun hotzen artean gelditu zaigun asteburu honetan bezala, konparaziora. Hotza egin du, eta eginen, hilabeteari bukaera emateko, iragarri dutenez. Hotzik handienak, ordea, Ahal Dugu jo du. Nafar jendea ahalduntzeko tresna izan nahi zuen. Baina gauzak zeinen nahasita dauden ikusirik, jende aunitz gogai-tzeko lanabes ederra bilakatu da. Bitartean, politika munduko aprobetxategiak, bero-bero, bazterretik beha, ezin irribarre zabala ezkutatuz, “Ezin Dugu” taldekoak elkarri labankadaka nola ari diren ikusirik. Nonbait, ezin dute alderdi buruek (egungoek nahiz ohiek) metro gehiegi egin oinez karrikan, gelditu behar izan gabe. Jendeak etengabe geldiarazten baititu, eta ez, preseski, hitz goxoak errateko. Eguneroko kontua omen da hori. Herenegun ere bai. Hau da, joan den ortzirale goibel bezain hotzean, negu gorri honetako egunik ho-tzenetako batean, noiz eta jende asko ere bizi-pozez zebilenean, eta karrika guztien jomuga Udaletxe plaza zenean. Laster hasi zen jende gaztea -oso gaztea, gaztetxoak- biltzen plazan, hezkuntza eredu guztietakoak telebistako saio arrakastatsu horri begira egon diren bezala. Ezin jakin zer zen elkarretaratze hura;zer zela-eta biltzen hasiak ziren udaletxeko ate aitzinean. Denetariko janzkera, eite eta moldeak bildutakoen artean. Gero eta jende gehiago. “Zer dela eta, kale bilkura hau?”, “Amaia”. To eta no! Zubiriko semea ere lehiatu zen, aspaldian. Iruñeko Euskalerria Irratian kantariaren osaba aetz euskaldunari egin zioten elkarrizketa. Oraingo honetan, oihartzuna puskaz handiagoa da, eta aprobetxategiak, erne-erne, gogotik saiatu dira ura bere sorora ekartzen, eta eutsiko diote. Ez zaie ongi atera. Neskaren hitzak zentzuzkoak izan baitira, bai txupinazoaren kontuan, bai hizkuntzarenean.