Arizterrazun erromeria izango da gaur arratsaldean

A.R. - 2018(e)ko otsailaren 25a, igandea - 15:52etan eguneratua

Aia - Aiako Andatza Erromeria Elkarteak igandero antolatzen du erromeria Arizterrazun, eta gaurkoan ere trikiti doinuek ez dute hutsik egingo. Hala, Eneritz Bengoetxea, eta Imanol eta Unai trikitilariak arituko dira gaur arratsaldean giroa alai-tzen. Erromeria arratsaldeko 18.30ean hasiko da, eta gaueko 21.30ak arte luzatuko da. Trikitizaleek, beraz, dantza egiteko eta trikitixaz gozatzeko aukera bikaina izango dute gaurkoan ere.