Erronkalari berriei txapak banatuko zaizkie aste honetan

A.M. - 2018(e)ko otsailaren 25a, igandea - 14:53etan eguneratua

Hernani - Datorren asteartean 19.00etan eta martxoaren 3an 12.00etan, Euskara ari du kultur elkartekoek identifikatzaile-banaketa eta aholku-saioak antolatu ditu martxoan erronka hasiko duten erronkalari berrientzat. Halaber, Euskara ari dukoek otsaileko erronkalariei ere egun horietarako dei egiten diete lehen gogoeta-saioetan parte hartzeko. Bizi izandako zailtasunei buruz hitz egingo dute.