Herri galdeketaren alde sinadura bilketa hasi da Malerreka aldean

Aunitz Eskuetan Taldeak deituta, larunbatean egin zuten lehen ekitaldia Doneztebeko Herrigunean

Martes, 27 de Febrero de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Lehenbiziko sinadurak bildu zituzten Doneztebeko ekitaldian.

Lehenbiziko sinadurak bildu zituzten Doneztebeko ekitaldian.

Galería Noticia

Lehenbiziko sinadurak bildu zituzten Doneztebeko ekitaldian.

DONEZTEBE- Aunitz Eskuetan Taldeak, Malerreka eta Bertizaranako Gure Esku Dagoren baitan sorturikoak, galdeketa egin ahal izateko sinadura bilketari ekin dio. Lehen ekitaldia larunbatean egin zuten Doneztebeko Herrigunean. Arratsaldean, jai giro eta pintxo artean bilduko dituzte sinadurak.

Ondotik, kultura demokratikoa eta erabakitzeko eskubidean sakontzea helburu duen talde horrek, “herri bat garelako eta erabakitzeko eskubidea dugulako” maiatzaren 6an paratuko ditu hautesontziak mahaietan, herriko plazetan eta herritar guztien esku, “etorkizunean zer nolako nahi dugun herria eraikitzeko”.

Horrela bada, Malerrekan eta Bertizaranan eta bertze 18 herri eta eskualdetan ere, 111.000 lagunek herri galdeketaren olatuaren parte izateko aukera izanen dute, orain arte parte hartu duten 760.000 herritarrekin bat eginez. Informazio gehiago edota zehatzagoa nahi izatekotan, Twitter (@Aunitz Eskuetan), Facebook (Gure Esku Dago Malerreka) edota Instagram (Aunitz_eskuetan) bidez eskura daiteke.

Taldeak parte hartzeko deia egin du. Horretarako, etxez etxe esku-orriak banatzen ere hasiak dira.

Herri galdeketa girotzeko hasi den frontenis txapelketan44 bikote ari dira (31 gizonezkoetan eta 13 emakumezkoetan). - A.A.A.