Martxoaren 8ko egitarau zabala prest du Goldatz taldeak

Martes, 27 de Febrero de 2018 - Actualizado a las 06:02h

bera- Martxoaren 8ko Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta egitarau zabala prestatu du Berako Goldatz Emakume Feminista Taldeak.

Ortzirale honetan 20.30ean mahaingurua eginen dute Beralandetan, Emakumeak eta kirola hizpide hartuta.

Larunbatean 10.00etan Lila-Jokoak eginen dituzte Toki Ona kiroldegi aitzineko zelai gorrian (Izena emateko Katakun edo Errekalden). Egun horretan, 14.00etan emakume bazkari girotua eginen dute Zalainen . Txartelak Katakun eta Errekalden salgai daude, 18 eurotan. Martxoaren 8an greba eguna antolatu dute eta mobilizazioan eginen dituzte goizez Beran eta arratsaldez Lesakan. - AA.A.