Bizenta Mogel lehiaketak baditu irabazleak

Guztira 29 lan aurkeztu dira ipuin lehiaketara eta lehen saria Markinara joan da, beste biak Azkoitian geratu dira

Eregi - Martes, 27 de Febrero de 2018 - Actualizado a las 10:59h

Saridunak, banaketa ekitaldian.

Saridunak, banaketa ekitaldian. (Eregi )

Galería Noticia

Saridunak, banaketa ekitaldian.

AZKOITIA- Azkoitiko Kultur Elkarteak eta Udalak elkarlanean antolaturiko XXXVI. Bizenta Mogel ipuin lehiaketako sariak banatu dira dagoeneko. Aurten bigarren eta hirugarren sariak Azkoitian geratu dira, lehenengoa, berriz, Markinara joan da.

Aurten 29 lan aurkeztu dira euskal literaturako lehen emakume idazlearen izena daraman lehiaketa honetara, euskara eta literatura, biak, goraipatzea helburu duen lehiaketara, alegia. Lehen postua Iraitz Legarrarentzat izan da, bigarrena Lide Rekondorentzat eta hirugarrena, berriz, Juan Ramon Alberdiren-tzat. Legarrak azaldu duenez, Prin-tzesen negarra ipuinaren izena "haurdunaldia eta horrelako bizi-tzako hainbat atal mitifikatu egiten dira eta errealitatea ez da arroxa, nahiko gordina da. Txikitan aman printze urdinaz hitz egiten du baina niri sekula ez zidaten esan printzesek negar egiten zutela eta hortik dator izenburua". Rekondok, berriz, bere ametsengatik borrokatzea erabakitzen duen Janis izeneko neskari eman dio bizitza Postalak Giraldatik lanarekin. Alberdik lagun min baten aurka salaketa jartzera doan Abel protagonistaren bizimenak dakartza bere Magnolioak loretan ipuinean.

Javier Zubizarreta Azkoitiko alkateak saridunak zoriondu ditu. "Euskarari eta literaturari zuen orduak eskaini dizkiozuelako dugu irakurleok, zuen ipuinez gozatzeko aukera. Horixe da artearen handitasuna, batzuen sormen-lana besteon gozamenerako uztea, irakurleari mundu sortu berri horretako ateak zabalduz".

Más sobre Vecinos

ir a Vecinos »

Últimas Noticias Multimedia