Babarrun jana egingo dute martxoaren 17an San Inazio auzoan

2018(e)ko otsailaren 28a, asteazkena - 12:05etan eguneratua

IBARRA – San Inazio auzoko 50. urteurrena dela eta, auzotarrek osatutako batzordeak ekimenak antolatzeari ekin dio. Lehenengoa datorren martxoaren 17an izango da, Bizi Nahi elkartean babarrun jana. Haurrentzat jokoak, bazkaria eta dantzaldia izango dira. Plaza mugatuak direla adierazi dute;hori dela eta, txartelak lehenbailehen eskuratzeko gomendatu dute (Bizi Nahi elkartean 16.00etatik 18.00etara). – M.S.S.

Más sobre Vecinos

ir a Vecinos »

Últimas Noticias Multimedia