Euskaraldiaren lehen lan saioa gaur egingo da Zumaian

2018(e)ko otsailaren 28a, asteazkena - 12:07etan eguneratua

ZUMAIA – Zumaiako Udaleko Euskara Zerbitzuak bi lan saio prestatu ditu azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo den Euskaraldiaren harira. Lehena gaur bertan egingo da, 18.30ean Alondegian. Euskaltzaleen Topaguneak bideratuko du saioa, lantalde bat eratzeko eta Zumaian Euskaraldia antolatzeko oinarriak jartzeko asmoz. Euskal Herriko beste toki askotan ere hasi dira lanean, eta zumaiarrek orain izango dute aukera aktibatzen hasteko. Bigarren saioa, berriz, datorren martxoaren 7an egingo da. – A.R. 

Más sobre Vecinos

ir a Vecinos »

Últimas Noticias Multimedia