Agirretxe dultzaineroen omenezko diskoa kaleratu dute

Errezilgo anaien lana ezagutzera emateko kontzertua izango da igandean Irunen

2018(e)ko martxoaren 1a, osteguna - 06:03etan eguneratua

Agirretxe familiako ordezkariak, Soinuenea eta Irungo Udaleko ordezkariekin, atzo.

Agirretxe familiako ordezkariak, Soinuenea eta Irungo Udaleko ordezkariekin, atzo. (Xabi Sagarzazu)

Galería Noticia

Agirretxe familiako ordezkariak, Soinuenea eta Irungo Udaleko ordezkariekin, atzo.

irun- Soinuenea Fundazioak, Irungo Udalaren laguntzarekin, Agirretxe anai eta dultzaineroen homenezko disko-liburua argitaratu du. Agirretxetarrak, Gipuzkoako dultzainaren testigantza izenburupean kaleratutako obra Agirretxe familiari -Joxe Mari (1883-1967) eta Alejandro Agirretxeri (1897-1977), bereziki- egin dieten omenaldi “txiki eta bihoztia” da. Soinuenea Fundazioak, Irungo Udalak eta dultzaineroen ondorengoek disko-liburua aurkeztu zuten atzo udaletxean.

Agirretxetarrak Irungo herriarekin oso loturik zeuden musikariak izan ziren. Horren adibide garbia da ekainaren 29an, San Pedro egunean, eskaintzen zuten emanaldia. Ez hori bakarrik: San Martzialetan, Euskal Jaietan eta beste abarretan ere parte hartu zuten.

Errezilen jaio ziren XIX. mendean eta herriz herri ibili ziren erromerietan dultzaina joz. Zozoarro bezala ezaguna zen danbolinteroarekin batera Los Gaiteros de Régil delako hirukotea sortu zuten -pasa den mendeko lehen erdian diskoak grabatu zituzten-.

Zozoarrok taldea utzitakoan, hirugarren anaia bat sartu zen: Jose Manuel (1897-1986), eta hirukoteak tradizioa bere ondorengoei ere zabaldu zien.

Agirretxetarrak Irungo Uranzu Dultzaina taldearen sortzaileak ere badira eta gerora Agirretxe Anaiak/Hermanos Agirretxe izena erabili zuten. Dultzaineroekin danbolintero lanetan Manuel Lusa, Agustín Ibañez, Iñaki Agirretxe eta Edurne Agirretxe aritu ziren, hurrenez hurren.

kontzertua, igandeanOmenaldia borobiltzeko helburuarekin, kon-tzertua izango da igande honetan. Meakako Adixkideak taldeak Irunen bultzatzen duen Mutxikoak eta Dantzak ekimenaren baitan, San Juan plazan, 12.00etan, emanaldi bat izango da, diskoa ezagutzera emateko. Bertan Meakako dultzainero taldeak eta Irungo Txistulari taldeak parte hartuko dute. - N.G.

Últimas Noticias Multimedia