Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Kultur erronda arrakastatsua

Jueves, 1 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 06:01h

altsasu- Nafarroa Oinezez da soilik urriaren 21ean burutuko den festa erraldoi bat, urte guztian zehar Iñigo Aritza Ikastola osa-tzen dugun lau herrietara euskara eta euskal kultura indartzeko aukera baino. Neguko kultur erronda amaitu berri dugu eta argi esan genezake, zinez arrakastatsua izan dela. Urtarrilaren 12an hasi ginen Castillo Suarezen Mainimikirri liburuaren aurkezpenaz Urdiainen. Horrekin batera, Tximino Jakintxuaantzezlanaz ere gozatu ahal izan zuten bertaratutakoek. Urtarrilaren 20an Olaztin Joseba Arlegi izan genuen lagun, AEBetako Yosemiten bizitako abenturen berri eman zigun bere argazki eta bideoez lagundurik. Urtarrilaren 26ean “Ni neu Galtzeta” liburua aurkeztu ziguten Iker Uribe eta Yoana Zigandak eta ondoren Zubiondo Kantuzek lagundurik pintxo potea burutu genuen herritik barna. Azkenik eta kultur erronda honi amaiera emateko otsailaren 3an, Eñaut Elorrietak Iortia aretoa txiki utzi zuen bere bakarkako emanaldi akustikoaren bidez. - I.A.I.