Denbora gelditzen den lurraldea

Muga arteko paradisu naturala Bailara hau Erronkariko piriniar ekosistemarik handiena da, mendiz inguratuta, naturaren maitaleentzako parekorik gabeko lekua da.

Viernes, 2 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 06:01h

Ederra da Belagua neguan. J. Bergasa

Ederra da Belagua neguan. J. Bergasa

Galería Noticia

Ederra da Belagua neguan. J. BergasaEskiatzaile talde bat, elurraz gozatzen. P. Cascante

Diario de Noticias

Belagua Erronkaribarko ekosistemarik nabarmenena da eta bere altuera doa Belaguako Zokoak dituen 1.100 metrotatik Hiru Erregeen Mahaia izeneko kaskoak dituen 2.428 metrotara. Azken hori Nafarroako mendirik gorena da.

Erronkaribarko iparraldean kokatua -Nafarroa, Frantzia eta Huesca arteko mugan, zehazki- bere barnean Larrako Erreserba Naturala dago. Larra Pirinioetako ekosistemarik bitxiena eta adierazgarriena da, Europako eraketa karstikorik ikusgarrienetakoa.

Izabatik abiatuta iritsiko gara Belaguara eta errepide hori San Martin harriraino igotzen da. Mugarri horretan egiten da urtero, uztailaren 13an, Hiru Behien Zerga esaten zaiona, 1.750 metrotan. Bidean badira hamaika zoko, leize, erreserba, mendi, eski pista, erreka, amildegi, oihan, ur-jauzi, animalia, landare;Pirinioetako freskura, alegia.

Nafar Pirinioetako tontorrik ezagunenek - Hiru Erregeen Mahaiak, Ukerdik, Budogiak, Txamantxoiak, Lakartxelak…- eta hurbil-hurbil dauden beste batzuek -Auñamendik, Petretxemak, Atxeritok…- Belagua mugarritu eta nabarmentzen dute. Oreka ezin hobean bizi dira betidanik pertsonak, animaliak eta oihanak. Ardiak, behiak eta behorrak herri-bazkalekuetan ibiltzen dira. Bitartean, zokorik ezkutatuenetan hartza, sarrioa, marmota, erbinude zuria, eperra, arrano beltza, okil beltza edo ugatza bizi dira, horietako batzuk galzorian.

Inguru zabal honetako paraje ba-tzuk legez babestuak daude, ekologiaren aldetik balio handia dutelako. Ibili Larrako eta Aztaparretako erreserba naturaletan, edo Ukerdiko erreserba integralean eta aukera izanen duzu arranoen, basoilarren eta ugatzen hegaldiaz eta sarrioen ibilera trebeaz gozatzeko.