azpimarratzeko

‘errementari’ gaur estreinatuko da

Beldurrezko filma Paul Urkijo zinemagile gasteiztarrak ipuin herrikoi ospetsu hau berreskuratu du bere lehenengo lan luzean

Viernes, 2 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 06:01h

‘Errementari’ filmaren fotogrametako bat.

‘Errementari’ filmaren fotogrametako bat.

Galería Noticia

‘Errementari’ filmaren fotogrametako bat.

Diario de Noticias

Gaur estreinatuko da Errementari filma Euskal Herriko zinemetan. Dagoeneko kritika bikainak jaso ditu ipuin herrikoi ospetsuan oinarritzen den Paul Urkijo zinemagile gasteiztarraren filmak.

Hau, Urkijoren lehenengo lan luzea izando da eta Kandido Uranga eta Eneko Sagardoy aktoreak bere esanetara egon dira. Filma, gainera, aspaldian Araban erabiltzen zen euskalkian grabatu da. Eneko ‘Handia’ filmeko protagonista izan da eta Goya sari bat eskuratu zuen paper hori dela eta. Aktoreak aitortu duenez “Handiak ate asko ireki ditu eta jaso dituen sariak euskaraz egindako beste filmak lagunduko ditu”.

Paul Urkijok aspalditik zeraman pelikula hau egiteko gogoekin. Azaldu duenez, denbora askoko lana izan da ipuina filma bihurtzea eta euskara horretara pasatzea, baina egindako lanarekin pozik agertu da. “Umetan ipuin hori asko gustatzen zitzaidan, eta deabruaren ipuin klasikoa mantentzea zen nire nahia, izatez izu-gotikoa darabilen ipuina da eta hori zen gehien erakartzen ninduena.

Abenduaren 12an hasi ziren grabaketa lanetan, eta Euskal Herriko hainbat tokitan filmatu dute, hala nola, Muskiz eta Ubidea (Bizkaia), Aizpurutxo, Itsaso eta Agorregi (Gipuzkoa), Antoñana, Korres eta Miñanoko Parke Teknologikoan (Araba).

Sinopsia

10 urte pasatu dira 1833ko lehenengo Gerra Karlistatik. Arabako herrixka batean, Alfredo izeneko Diputazioko komisario bat gertakari bat ikertzen ari da, eta arrastoek basoaren sakonean dagoen errementeria beldurgarri batera daramate. Bertan, errementari arriskutsu eta bakarti bat bizi da: Patxi. Inguruko herritarrek hari buruzko istorio ilunak kontatzen dituzte, lapurreta, hilketa eta demonioekin egindako tratuei buruzkoak. Egun batean, Usue izeneko neskatxa batek errementeria misteriotsuan sartzea lortzen du, eta agerian uzten du Patxi Errementariak ezkutatzen duen egia izugarria.

Arabako euskalkia.Istorioa garaiko Araban girotuta dagoenez, zuzendariak Arabako euskararen trazak errekuperatu nahi izan ditu, eta Koldo Zuazo hizkuntzalariaren laguntzaz, berpiztu egin dituzte orduko hainbat esamolde: “Araban beti egon da euskara, eta ahanzturan eroritako hitz eta esamoldeak berreskuratu nahi izan ditugu, filma ulergarria izan dadila zainduz, betiere. Ziur gaude arabar askok esamolde horiek identifikatuko dituztela”.

Puesta en escena:Kritika onak jaso zituen Errementari-k Sitgesko fantasiazko zinema jaialdian, baita Donostiako 28. Fantasiazko eta Beldurrezko Astean ere: ikusleek film luze onenari emandako saria irabazi zuen.