bere oharrak

Hego poloaren konkista

Aurrenekoa izateko borrokan XX. mende hasieran, Robert Scott britainiarrak eta Roald Amundsen norbegiarrak norgehiagoka itzela izan zuten Hego Polora iristen.

Viernes, 2 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 06:01h

Robert Falcon Scott bitan egon zen Hego Poloan. d.n.

Robert Falcon Scott bitan egon zen Hego Poloan. d.n.

Galería Noticia

Robert Falcon Scott bitan egon zen Hego Poloan. d.n.

Diario de Noticias

Robert Falcon Scott (Devonport, Erresuma Batua, 1868ko ekainaren 6a - Antartika, 1912ko martxoaren 29a) Britainiar Itsas Gudarostea edo Royal Navyko kapitaina izan zen eta Hego Polora iristeko asmoz Antartikara bi espedizio zuzendu zituen. XX mende hasieran, erronka honek lehia kutsu nabarmena hartu zuen, europar herrialdeen interes zientifikoa eta ekonomikoa parez pare jartzen zituena.

1899an, Clements Markham Londreseko Geografiaren Elkarteko lenedakariak, Antartikara joateko espedizio garrantzitsu bat antolatu zuen, eta Scott aukeratu zuen ibilaldi arriskutsu bezain interesgarri hori zuzentzeko. Discovery izan zen aukeratu zuten itsasontzia, eta 1901ean atera ziren Inglaterrako kostatik. Trineoz lagunduta, Eduardo VII izendatu zuten penintsula deskubritu zuten, eta antartiar kontinentearen bihotzeraino sartu ziren, inoiz egondako latitudeetara iritsi arte. Janari faltak eta ibilaldian parte hartzen ari ziren kideetako batzuek eskorbutoaren gaitza jasateak harago ez jotzea ekarri zuen. Ibilaldia 1904an eman zen amaitutzat. 1905eko lehenengo hilabeteetan, Scottek bigarren abentura bati ekiteko diru bilketa kanpainari ekin zion. 1910eko ekainaren 10ean, Terranova itsasontzia Inglaterratik atera zen Australiarantz, espediziorako beharrezko material guztiarekin eta 30 lagun inguruko taldearekin. Australiar lurraldean igarotako egun gutxi horietan, Scottek bere lehiakide nagusia izanen zenaren mezuak jaso zituen. Amundsenek, Whaleseko badiatik, aurrera ez jarraitzeko “gomendatzen” zion. 1910eko abenduaren 10ean, Terranova McMurdoko itsasartera iritsi zen, eta urte bereko abenduan antartiar zirkulu polarra gurutzatu zuen. Une horretatik aurrera, Scott eta bere taldeak 2.464 kilometrotako ibilbide gogorrari ekin zioten, zeuden tokitik Hego Polora iritsi arte. 1912ko urtarrilaren 4an, Scott eta bere taldeak azken martxari ekin zioten. Bidean, zeukaten animali guztiak galdu zituzten. Urtarrilaren 12an, izugarrizko sufrimendua jasan ondoren, Hego Polora iritsi zen taldea. Tamalez, bertara iristerakoan Amundsenek bost aste lehenago bertan ezarritako denda eta bandera izan ziren ikusi zuten lehenengo gauza.

Azken espedizioa

Nekatuta eta ia jatekorik gabe, espedizioak itzulera bidaiari ekin zion. Hil zen lehenengoa Evans izan zen, ahul, ezin izan baitzion taldeari jarraitu. Haren ondoren Oates kapitaina zendu zen. Egoera tamalgarrian, oraindik bizirik zirautenek (Bowers, Edward Wilson doktorea eta Scott bera) ibilean jarraitu zuten hilabete luze batez. Haizego ikaragarri batek, jakiak gordeta zituzten depositora heltzea galarazi zien, eta hor hasi zen euren amaiera. Nekeak eta goseak ez zien bidaiatzen jarraitzen utzi eta euren denden barruan hil ziren, hilzori luze batean. Kanpamendutik 18 kilometro eskasetara zeuden, Evans lurmuturretik hurbil. Robert Falcon Scott izan zen hiltzen azkena. 44 urte zituen eta hartu zuen ibilbideak bere azkeneraino eraman zuen. Bere azken hitzak 1912ko martxoaren 29an idatzi zituen, bere egunerokoan. Hauxe izan zen: “Pena da, baina badirudi ezin izango dudala idazten jarraitu. Jaingoikoa arren, zaindu gure jendea”.

‘Leku izugarri bat’.Hego Polora iritsi zirenean, Scottek zera idatzi zuen: “Jaungoikoa, hau leku izugarri bat da! Tamalgarria batez ere guretzat, gure esfortzu guztiak ez baitu lehenengoak iristearen saria jaso”.

Oates kapitainaren heriotza.Itzuleran, Oates kapitainak muturreko erabaki bat hartu zuen. Halaxe deskribatu zuen Scottek bere egunerokoan: “Oates kapitaina, Inniskillingeko Dragoiena, inguru honetan hil zen. 1912ko martxoan bere kabuz joak zen heriotza besarkatzera, ekaitz baten pean, egoera estuan zeuden bere kideak salbatzen saia-tzeko”.

Azken esaldia.Hauxe izan zen: “Pena da, baina badirudi ezin izango dudala idazten jarraitu. Jaingoikoa arren, zaindu gure jendea”.