Kirola egin eta naturaz gozatzeko leku bikaina

Viernes, 2 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 06:01h

Bailarako bide desberdinak erakusten dituen seinalea. J. Bergasa

Bailarako bide desberdinak erakusten dituen seinalea. J. Bergasa

Galería Noticia

Bailarako bide desberdinak erakusten dituen seinalea. J. Bergasa

Belagua paradisua da naturari lotutako kirola maite dutenentzat. Mendizaletasunarekin batera -toki ezin hobea da 2.000 metrotik gorako kaskoak dituzten igoeretan trebatzen hasteko-, kirol eskaintza askotarikoa da eta erakargarria ere bai.

Horrela, eguraldi ona iristen denean, paisaia paregabea ikusiko duzu parapente batetik, mendi-zintzurrak jaitsiko dituzu edo pistetan ibiliko mendi-bizikletaz. Eta negurako, Belaguak 22 kilometro baino gehiago ditu iraupen eskia egiteko, behar bezala zapalduta eta balizatuta dauden zazpi pistetan banatuak. Bestela, neguan ere, erraketa gaineko paseoak egiteko parada izanen duzu, ipuinetatik ateratako oihanetan barna.

Larra leizez beterik dago. Ezagunena San Martin harria da, Europako gorenetakoa. 1.200 metroko sakonera du, beraz benetan txoko maitatua espeleologian ari direnentzat. Barnean gela handi eta ikusgarria du, Verna izeneko gela esaten zaio. Frantzia aldetik sartu beharra dago, zehazki Santa Garazitik, eta badira bisita gidatuak. Gela horrek 160 metro ditu zabaleran, 200 metro luzeran eta, zenbait tokitan, 160 metroko altuera. Gainera, 80 metroko ur-jauzia ere badu alde batean.

Belagua aldean ibili ondoren, ez galdu Erronkaribarko herriak ezagutzeko aukera: Izaba, Erronkari, Julian Gayarre abeslariaren jaioterria- edo Burgi eta bere Almadiaren Museoa. Gaztandegiak ere bisitatzeko parada izanen duzu Burgin, Bidankozen eta Uztarrozen, non Gaztaren eta Transhumantziaren museo etxea dagoen.

Últimas Noticias Multimedia