Mendekotasun berrien kontrako plana

Mendekotasunen Estrategia Nazionala Alkohola edo bestelako drogak ez dira mendekotasuna eragiten dituzten substantzia bakarrak, izan ere, substantziarik gabekoak ere badira gaur egun

Viernes, 2 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 06:01h

Gazte bat, marihuana porro bat prestatzen. J.R. Gómez

Gazte bat, marihuana porro bat prestatzen. J.R. Gómez

Galería Noticia

Gazte bat, marihuana porro bat prestatzen. J.R. GómezGazte talde bat, mugikorra eskuetan, Iruñean. Iban Aguinaga
Substantziarik gabeko mendekotasunak, teknologia berriek eragiten dituztenak dira Erronka nagusietako bat, gazteen artean alkoholaren kontsumoa atzeratzea da

Diario de Noticias

Argitaratu diren datu berrien arabera, Estatuko nerabe eta gazte biztanleriaren %18k gehiegi erabiltzen ditu teknologia berriak, eta %44,8k arazoak dituzte jokoekin. Azken horietatik, %0,9k 18 urteak bete baino lehen jokatu dute lehenengoz sareko jolasetan. Arrazoi horrengatik, joan zen astean Osasun Ministerioan aurkeztu zen 2017-2024 Mendekotasunaren Estrategia Nazionalak ekin-tza berritzaileak proposatu ditu, adinez gabekoek teknologia berriekiko eta aplikazio edo gune batzuekiko daukaten irisgarritasuna mugatzeko helburuarekin. “Menpekotasun berri hauei aurre egiteko, debekuan baino, hezkun-tzan dago irtenbidea, gauzak ongi erabiltzen ikastea da afera”, adierazi zuten aurkezpenean.

Adinez gabekoen eta gazteen kontsumo joerei dagokionez, estrategia plan honek lehenengo lerroan jarriko du alkoholaren kontsumoaren arazoa, batez ere adinez gabekoen eremuan. Alkoholaren kontsumoa gazteen artean murriztea eta edaten hasteko adina atzeratzea izango dira erronka nagusiak, hartara. Bigarren Hezkuntzako ikasleen %31 14 eta 18 urteen artean hasten da alkohola kontsumitzen, asteburuetan batez ere. Espainian, gazteen %80ak kontsumitu izan du alkohola 18 urteak bete baino lehen. Alkohola, gainera, kontsumitzailearengan eta haren ingurukoengan eragin txarrenak dituen substantzia da, mendekotasuna eragiten duten substantzien artean.

Beste mendekotasun batzuk

Joan zen astean abiatu zen 2017-2024 Mendekotasunen Estrategia Nazionala, aurrekaria den plana. Espainiako gobernutik aditzera eman zuten bezala, estrategia hau “gizarte orokorrera zuzentzen da, pertsona eta familietara, ahalik eta jendarte osasuntsuena lortzeko helburuarekin”.

Gobernuak martxan jarritako ekimen honek gazteak izango ditu onuradun nagusi. Prebentzioa eta babesa izanen dira horretarako tresna nagusiak. Emakumeak ere erdigunean jarriko ditu, izan ere, zailtasun gehiago aurkitzen dituzte laguntza bilatzerakoan. 1980-1990 hamarkadetatik kontsumitzaile kronikoak diren 64 urte inguruko helduak ere hurbiletik jarraituko dira, euren beharrak zehaztu eta integrazioa burutzeko.

Planak dituen nobedade garran-tzitsuenetako bat, “substantziarik gabeko mendekotasunak” kontutan hartzen dituela da. Izan ere, bideojokoak, sareko jolasak eta teknologia berriak mendekotasun berriak ekarri dituzte. Zentzu honetan, mendekotasun guztiak estrategia plan bakar baten baitan aurreikusten den lehenengo estrategietako bat da hau. “Mendekotasunak aztertu eta tratatzen aurrekariak izan nahi dugu, nazioarte mailan ere”, azpimarratu zuten.

Nomofobia

Egunero milioika mezu bidaltzen dira mundu osoan, leku guztietatik entzuten ditugu soinu ezberdinak, ia edozein lekutan: jatetxeetan, supermerkatuaren ilaretan, ikastetxean, parkean, etab. Eta jende asko ikusten dugu bere mugikorrei lotuak ondo komunikatuak egoteko. Mugikorra oso garrantzitsua da gure bizitzetan, edo ez?

Nomofobia, mugikorrik gabe egoteak pertsona batzuengan eragiten duen beldur irrazionala da. Egunean zehar, goiz edo arratsalde batez edota ordu batzuetan mugikorrik gabe egotean, beldurra sentitu al duzu noizbait? Azken urteotan, adituek gure bizitzan aldaketa handi bat ikusi dute, teknologia berrien sorrerarekin edozein lekutan komunika-tzeko aukera dugula. Gaur egun, ia ezinezkoa da telefonorik gabeko bizitza imajinatzea. Horregatik, aurreikus daiteke bizitza-era berri honek trastorno psikosozialak, nomofobia edo menpekotasunaren antzekoak ekarriko dituela.

Dena den, ordenagailuak edo bideo jokoak asko erabiltzeak ez dakar nahitaez erabateko isolamendua, egun pertsona asko interneten bidez erlazionatzen baitira. Hala ere, behar ez bezala edo neurriz gain erabiltzen badira. Hausnarketa egin behar da eta, horretarako, OCU-k bere web-orrian sortu duen inkestako hainbat galdera jartzen ditugu hemen mahai gainean. Irakurri eta erantzuteaz gain, hausnarketarako tartea ere eskainiko dizkizu ariketak:

- Mugikorra ez baduzu erabiltzen… ez zaude horren pozik? Mugikorra ez baduzu, umore txarrez jartzen zara?

- Geroz eta gehiago erabiltzen duzu mugikorra?

- Mugikorrari eskaintzen diozun denbora dela eta, ezin dituzu beste gauza batzuk egin?

- Norbaitek noizbait aipatu al dizu mugikorra gehiegi erabiltzen duzula?

- Noizbait ez diozu norbaiti kasurik egin mugikorrean kontzentratuta zeundelako?

- Egoera arriskutsuetan erabili al duzu mugikorra? Gidatzen, kaletik oinez, bidegurutzetan…

Egin froga zure buruarekin!

Últimas Noticias Multimedia