Zoriontasunaren eta telefonoen erabileraren arteko lotura

Viernes, 2 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 06:01h

Pokemon Go jolas ospetsuak zale asko bildu zituen. Argazkian, Donostiako zaleen hitzordua. Esti Veintemillas

Pokemon Go jolas ospetsuak zale asko bildu zituen. Argazkian, Donostiako zaleen hitzordua. Esti Veintemillas

Galería Noticia

Pokemon Go jolas ospetsuak zale asko bildu zituen. Argazkian, Donostiako zaleen hitzordua. Esti Veintemillas

Denbora asko mugikorrera lotuta pasatzen duten gazteak, kirola edo irakurketa bezalako bestelako aktibitateak egiten dituzten horiek baino “askoz ere” tristeago bizi dira. Hala ziurtatu du Emotion aldizkariak, berriki egindako ikerketa baten ondorio bezala. Fenomeno hau aztertzeko, ikerketaren egileak Monitoring the Future ikerketako datuak erabili zituzten. Inkesta honetan, 15 eta 18 urte bitarteko milioi inguru estatubatuarrek parte hartu zuten. Galderen artean, telefono, tableta eta ordenagailuen erabileraz galdetu zitzaien, baita zer nolako sare sozialak erabiltzen zituzten eta hauen maiztasunaz ere. Halaber, euren zoriontasun maila ere baloratu zen. Bataz bestekoa egin ondoren, pantaila gailuen aurrean denbora gehien ematen zuten gazteak, kirola, irakurketa edo aurrez-aurreko interakzioa sustatzen zuten bestelako aktibitateei denbora gehiago eskaintzen ziotenak baino askoz ere zorigaiztoagoak sentitzen zirela ondorioztatu zen. P antailarekiko abstinentzia osoak ere ez zuela zoriontasunerako bidea zabaltzen azpimarratu zuten.

Últimas Noticias Multimedia