Lezok emakumeen eskubideak aldarrikatuko ditu

Martxoaren 8aren harira, ekitaldi ugari antolatu dituzte herrian, konkretuki hilaren 5etik 19ra bitartean

Viernes, 2 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Lezo- Aurten ere, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, hainbat ekimen antolatu ditu Udaleko Berdintasun sailak Gaxuxa elkartearekin elkarlanean. Horiek martxoaren 5etik 19ra bitartean gauzatuko dira.

Izan ere, datorren astean, astelehenetik larunbatera, Gaxuxako kideen lanen erakusketa ikusgai izango da kultura aretoan.

Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean bertan, pankarta ezarriko da udaletxeko balkoian Emakumeen eskubideak errespetatu leloarekin.

Martxoaren 10ean, 18.00etan, Pago Justo filmari buruzko zineforuma eskainiko da Gezalan, Loredi Salegik dinamizatuta.

Martxoaren 16an, berriz, 19.30ean Zinegoak Bilboko Nazioarteko Zine eta Arte Eszenikoen jaialdian irabazle izandako film laburrak pantailaratuko dira Gezalan. Guztiak emakumeek zuzendutako filmak dira, haietatatik bi Euskal Herrian egindakoak, eta aipagarria da Euritanlanak Itxaro Bordak 1985ean ida-tzitako Klara eta biok narrazioa berrikustea proposatzen duela.

Amaitzeko, martxoaren 19an, arratsaldeko 17.30ean, El Ciclo de la Violencia hitzaldia eskainiko dute kultura aretoan.

Bestalde, Udaletik adierazi dutenez, Kuadrillategin ere gaia modu berezian landuko dute egun horietan zehar. - A.M.