Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Etorkizuneko zuhaitzen sustraiak

ordiziako san joan, oiangu eta altamiran 30 zuhaitz landatu zituzten atzo urdaneta eta jakintzako ikasleek

M. Aranbururen erreportajea eta argazkiak - 2018(e)ko martxoaren 3a, larunbata - 06:03etan eguneratua

Naroa Ramos, Nahia Zinkunegi, Paula Basarte eta Aiora Perez haritz bat landatzen, Oiangu parkean.

Naroa Ramos, Nahia Zinkunegi, Paula Basarte eta Aiora Perez haritz bat landatzen, Oiangu parkean.

Galería Noticia

Naroa Ramos, Nahia Zinkunegi, Paula Basarte eta Aiora Perez haritz bat landatzen, Oiangu parkean.

Atxurrak eta palak eskuan hartuta, gogor lan eginez, zapatilak lokatzez beteta baina pozik aritu ziren atzo goizean Ordiziako Urdaneta ikastetxe eta Jakintza ikastolako ikasleak zuhai-tzak landatzen. Hain zuzen, naturaren aldeko eguna izan zuten atzokoan, Zuhaitz Eguna ospatu baizuten Udalak eta bi ikastetxeek elkarlanean antolatuta.

Guztira 30 zuhaitz landatu zituzten San Joan auzoan, Oiangu parkean eta Altamiran banatuta. Zuhaitz egunari hasiera ematen lehenak Urdaneta ikastetxekoak izan ziren, eta goizeko 9.30etarako San Joan auzoan elkartu ziren 76 ikasle eta hainbat irakasle, eta horiek 14 zuhaitz landu zituzten. Ondoren, Ordiziako errugbi elkarteko hainbat jokalariek ere jarri nahi izan zuten haien alea eta Altamira estadioaren aurreko belardian jarri zituzten hiru zuhaitz. Azkenik, Jakintzakoen txanda izan zen eta hauek Oiangu parkean elkartu ziren, han dagoen belardi handietako batean. 54 ikasleak taldeka lanean jarri ziren iritsi bezain laster eta hamairu zuhaitz landatu zituzten.

naturaren alde“Zuhaitz bat landatzen dugun lehenengo aldia da, horrelakorik inoiz egin gabe geunden. Urtero seigarren mailakoak egiten duten zerbait da eta aurten guri egokitu zaigu”, nabarmendu zuten Naroa Ramos, Paula Basarte eta Aiora Perez, Jakintzako ikasleek. Egin beharrekoaren inguruan esperien-tzia handirik gabe eta gehiegi jakin gabe ere, izugarrizko fundamentuarekin aritu ziren ikasle guztiak Udaleko langileek ematen zizkien gomendioak entzun eta praktikan jartzen.

Tartean, baina, bazeuden esperientzia pixka bat gehiago zuten ikasleak. Horren adibide izan ziren Nahia eta Aiert Zinkunegi anai-arrebak. “Aurrez ere baserrian landatu izan ditugu, baina ez horrelako zuhaitz handiak”, zehaztu zuen Nahiak.

Aurtengo urtean landatuko zuhaitz motak honakoak izan dira: 5 artadi, 10 haritz, 2 likidanbar, 4 urki, 7 gingko eta 2 pago. Ikasle askok landatzen ari ziren zuhaitza ezagutu ez arren, irakasleei galde-tzen aritu ziren arbola horien zehaztunak. Gainera, guztiek horrelako ekintzak egitea “oso garrantzitsu-tzat” jo zuten. Hala nabarmendu zuen Nahia Zinkunegik: “Beharrezkoa da horrelako egitasmoak egitea, izan ere, natura behar bezala edukitzeko egin beharreko zerbait da arbolak landatzea, haien behar handia daukagu”. Gainera, hemendik urte batzuetara landatutakoa handituta ikusteak “ilusio handia” sortzen diela ere onartu zuten.

Aurtengoan, landatu ziren zuhai-tzak Ordizian kirolean aritu den pertsona batek eman ditu.