Andraitz saskibaloi taldekoek lau partida jokatuko dituzte

2018(e)ko martxoaren 3a, larunbata - 12:39etan eguneratua

 LEGAZPI – Andraitz saskibaloi klubeko lau taldek jokatuko dute asteburu honetan. Bik Bikuñan jokatuko dute. Bihar, 10.00etan, haur maileko mutikoek Zarautz 2005 Txikikoekin neurtuko dituzte indarrak. Bihar, 10.00etan, kadete mailako mutilek Zast Zarauzkoen aurka jokatuko dute. Haur mailako neskek gaur 10.30ean jokatuko dute Donostiako Manteo kiroldegian eta gazte mailekoek gaur 12.00etan Yoldi kiroldegian. – A.Z. 

Últimas Noticias Multimedia